Wei Chun-heng (txinera sinplifikatuz: 魏均珩; pinyinez: Wèi Jūnháng; 1994ko ekainaren 6a) Taiwango lehiaketako arkularia da.[1] Brontzezko domina irabazi zuen 2015eko Asiako Txapelketan, arku makurreko (recurve) gizonezkoen taldean, eta 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan ere Taipeiko Txinako arku-tiro taldeko kide gisa lehiatu zen.[2][3]
Wei, Rio de Janeiroko 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Taiwango taldean lehiatzeko hautatu zuten, banakako zein taldekako txapelketetan, tiro egiteko. Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da. [4][2][5][6][7]
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak