Waltham Forest (ingelesez: London Borough of Waltham Forest) Londresko udalerrietako (borough) bat da, iparraldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 271.200 zituen 38,82 kilometro koadroko azaleran.
Aintzinatik populatua izan den eremua da. Harri Aroko aztarnak aurkitu dira eta erromatarren garaikoak ere bai. Badirudi erromatarren asentamendu garrantzitsua izan zela.
Erdi Aroan oreinak ehizatzeko eremua zen eta Waltham Forest ("Waltham basoa") izeneko erakundeak kudeatzen zuen jarduera hau. Inguruan baziren egurretarako erabiltzen ziren beste baso batzuk ere, Epping eta Hainault basoak. Parlamentuak Epping basoa babesteko agindua eman zuen 1878an, eta jatorrizko azaleraren %90a mantendu da.