Merton (ingelesez: London Borough of Merton) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 204.600 zituen 37,61 kilometro koadroko azaleran. Udalerriko auzorik ezagunenak Mitcham, Morden eta Wimbledon dira.
Historia
Mitcham inguruan zeltiarren gotorleku bat izan zen Pollards Hill muinoan. Ondoren erromatarrek eta saxoiek okupatu zuten eremua. XII mendean Andre Mariaren pioretxea sortu zen Mertonen. XVIII mendean Mitcham ingurua industrializatzen hasi zen gainerakoak nekazal eremua izaten jarraitzen zuen bitartean. XIX mendean Londresko familia aberatsak ezarri ziren Wimbledon inguruan.
1965 urtean gaur egungo udalerria eratu zen Merton, Mitcham, Morden eta Wimbledon elkartzean.