Redbridge (ingelesez: London Borough of Redbridge) Londresko udalerrietako (borough) bat da, ipar-ekialdean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 296.800 zituen 56,41 kilometro koadroko azaleran.
Historia
Roding ibaia gurutzatzeko erabiltzen zen zubi gorri batek ematen dio izena udalerriari, izan ere Redbridge izenak "zubi gorria" esan nahi baitu ingelesez.
Essex konderriaren barnean egon zen lurraldea 1965 urtean udalerria eratu eta Londres Handian sartu zuten arte. Aurrez izan ziren udalerrien artean Ilford da Redbridgeren zatirik handiena hartzen duena, gainerakoak Wanstead and Woodford, Dagenhamen zati bat eta Chigwell barrutia dira.