Richmond upon Thames

Richmond upon Thames
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaGareth Roberts (en) Itzuli
Posta kodeaTW, SW eta KT
HerriburuaTwickenham
Geografia
Koordenatuak51°26′52″N 0°19′27″W / 51.4478°N 0.3242°W / 51.4478; -0.3242
Map
Azalera57,407 km²
Demografia
Biztanleria196.904 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea3.430 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakKonstantza, Fontainebleau eta Richmond
richmond.gov.uk

Richmond upon Thames (ingelesez: London Borough of Richmond upon Thames) Londresko udalerrietako (borough) bat da, mendebaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 194.700 zituen 57,41 kilometro koadroko azaleran.

Historia

Henrike VII.ak Richmond jauregia eraiki zuen XVI mendean eta hortik datorkio izena. XVIII mendean aberatsentzako lurralde erakargarria bihurtu zen eta hainbat jauregi eraiki zituzten. Garai hartakoa da Keweko Errege Lorategi Botanikoa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua daukana. Twickenham aldea aisialdirako erabili zen. 1846an trenbidea iritsi zen eta berehala Londresen zabaldunke azkarrak harrapatu zuen.

1965 urtean eratu zen gaur egungo udalerria, Middlesex konderriko Twickenham udalerriak eta Surrey konderriko Richmond eta Barnes udalerriek bat egin zutenean. Richmond upon Thames (Tamesis gaineko Richmond) izena orduan eman zitzaion, baina Richmond bezala ezagutzen da.

Auzoak

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

  • Barnes
  • East Sheen
  • Ham
  • Hampton
  • Hampton Hill
  • Hampton Wick
  • Kew
  • Mortlake
  • Petersham
  • Richmond
  • St. Margarets
  • Strawberry Hill
  • Teddington
  • Twickenham
  • Whitton

Kirolak

Udalerrian hainbat kirol egiten diren arren bi dira ezagunenak:

Ondasun nabarmenak

Hiri senidetuak

Kanpo estekak