Vu de l'extérieurSerge Gainsbourg-en hamaikagarren estudioko diskoa da, 1973an kaleratua.
Historia
Vu de l'extérieurSerge Gainsbourgen bigarren album-kontzeptualtzat batzutan hartu izan da, abestiek halako batasuna dutelako, maitasuna eta eskatologiaren inguruan. Hala ere, disko honetan ez da istorio bakar eta osatu bat garatzen, Histoire de Melody Nelson eta L'Homme à tête de chou-n bezala, baizik eta, Rock Around the Bunker diskoan bezala, gai eman bati buruzkoa da, ikuspuntu eta trataera ezberdinekin, album-kontzeptuala izan gabe.
Diskoaren grabaketaren erdian, 1973komaiatzean, Serge-k bere lehen bihotzeko krisia jasan zuen[1]. Ia heriotzera daramaion esperientzia hau diskoaren lehen abestian islatzen da, Je suis venu te dire que je m'en vais abestian, eta bertan Jane Birkin-en, Serge-ren emaztearen negar-sotinkak adi daitezke. Abesti hau Gainsbourg-en adierazgarrienetakoa eta ospetsuenetakoa da eta Paul Verlaine-ren olerki batean inspiratuta dago, Chanson d'automne-en hain zuzen[2].
Abestien zerrenda
Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen.
Vu de l'extérieur
Znbk.
Izenburua
Iraupena
1.
"Je suis venu te dire que je m'en vais"
3:20
2.
"Vu de l'extérieur"
3:38
3.
"Panpan cucul"
2:40
4.
"Par hasard et pas rasé"
2:26
5.
"Des vents des pets des poums"
2:53
6.
"Titicaca"
2:57
7.
"Pamela Popo"
2:23
8.
"La poupée qui fait"
2:59
9.
"L'hippopodame"
1:44
10.
"Sensuelle et sans suite"
3:02
Kredituak
Serge Gainsbourg - ahotsa, hitzak eta musika
Alan Hawkshaw– musika-zuzendaritza, moldaketak eta teklatuak
L'Eau à la bouche • Les loups dans la bergerie • Strip-tease • Comment trouvez-vous ma soeur • Anna • Vidocq • Toutes folles e lui • L'horizon • Ce sacré grand-père • Manon 70 • Le pacha • Mister Freedom • Slogan • Cannabis • Sex-shop • Trop jolies pour être honnêtes • Je t'aime moi non plus • Madame Claude • Goodbye Emmanuelle• • Vous n'aurrez pas l'Alsace et Lorraine • Tapage nocturne • Je vous aime • Le physique et le figuré • Tenue de soirée • Stan the Flasher