Gainsbourg ConfidentielSerge Gainsbourg-en bosgarren estudioko diskoa da, 1963an kaleratua.
Historia
Albuma 1963an hamabi hazbeteko diskoan plazaratu zen.[2] Hauxe Serge Gainsbourg-ek sortutako jazz-eko azkeneko diskoa izango zen, izan ere nahiz eta albumak kritika apartak jaso salmenta oso urriak izan zituen, 1500 ale baino ez salduz hasiera batean. Ondoren Gainsbourg-ek musika-molde berriak bilatuko zituen.
Hala ere, Gainsbourg-ek bere ibilbidearen hasieran jorratu zituen gaiekin alderatuz disko honen abestien hitzak berrikuntza nabarmena dira. Gainsbourg-ek bere lehenengo diskoetan gai sozialagoak lantzen ditu, Boris Vian-en eragina agerikoa izanez. Album honetan, berriz, eguneroko bizitzako objektuak agertzen dira, maitasunarekin erlazioa dutenak eta modernotasun handiko estetika eta hitz-jolasak egiteko erabiltzen direnak.
Abestien zerrenda
Abesti guztiak Serge Gainsbourg-ek idatzi eta konposatu zituen. La saison des pluies abestia, hala ere, Elek Backsik-rekin konposatu zen.
Gainsbourg Confidentiel
Znbk.
Izenburua
Iraupena
1.
"Chez les yé-yé"
2:29
2.
"Sait-on jamais où va une femme quand elle vous quitte"
2:02
3.
"Le talkie-walkie"
2:02
4.
"La fille au rasoir"
1:43
5.
"La saison des pluies"
3:27
6.
"Elaeudanla Téitéia"
1:38
7.
"Scenic Railway"
2:32
8.
"Le temps des yoyos"
2:35
9.
"Amour sans amour"
2:02
10.
"No, No Thank's, No"
2:31
11.
"Maxim's"
1:49
12.
"Negative Blues"
1:34
Kredituak
Claude Dejacques - zuzendaritza artistikoa
Michel Gaudry - kontrabaxua
Elek Bacsik - gitarra elektrikoa
Erreferentziak
↑L´Intègrale et caetera Les paroles 1950-1991.Serge Gainsbourg. Bartillat, 2005. ISBN 978-2-84100-461-4
↑La biografía. Sylvie Simmons. Random House Mondadori, S. A., 2007, Bartzelona. ISBN 978-84-397-2073-7
L'Eau à la bouche • Les loups dans la bergerie • Strip-tease • Comment trouvez-vous ma soeur • Anna • Vidocq • Toutes folles e lui • L'horizon • Ce sacré grand-père • Manon 70 • Le pacha • Mister Freedom • Slogan • Cannabis • Sex-shop • Trop jolies pour être honnêtes • Je t'aime moi non plus • Madame Claude • Goodbye Emmanuelle• • Vous n'aurrez pas l'Alsace et Lorraine • Tapage nocturne • Je vous aime • Le physique et le figuré • Tenue de soirée • Stan the Flasher