|
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Vitali Volodimirovitx Klitxko (ukraineraz: Віта́лій Володи́мирович Кличко́; Belivodskoie, 1971ko uztailaren 19a) ukrainar boxeolari ohia eta politikaria da.
Pisu astuneko kategorian boxeatu zuen. 1999tik 2000ra, Munduko Boxeo Erakundeko txapelketari eutsi zion, eta 2004tik 2013ra, Munduko Boxeo Erakundeko txapelketari bi aldiz. Gainera, 1995eko Berlingo Munduko Boxeo Txapelketan txapeldunorde izan zen. 2013ko abenduan erretiratu zen kiroletik.
2006an hasi zen politikan. Erreformarako Ukrainako Aliantza Demokratikoa Alderdia sortu zuen 2010ean, eta diputatu hautatu zuten. 2013-2014ko Euromaidango protestetako buruetako bat izan zen, eta Petro Poroxenkoren hautagaitza babestu zuen. 2014an Kieveko alkate izendatu zuten eta 2020an berriz hautatu zuten.
Volodymyr Zelenskyrekin batera, errusiar inbasioaren aurkako erresistentzia ukrainarraren sinboloetako bat da.
Kanpo estekak