Halyna Fedorivna Hereha (Hlynets, Ukraina, 1959; ukraineraz: Галина Федорівна Герега) Ukrainako enpresaburu abaretsenetako bat da, eta politikan ere jardun izan du: Kieveko alkate izan zen funtzioetan 2012 eta 2014 artean eta Kieveko Hiri Kontseiluko alkateorde eta idazkaria 2011tik 2014ko ekainaren 5era. Bere ondorengoa Vitali Klitxko izan zen.
EpiCentre K denda-katearen jabea da Oleksandr Hereha senarrarekin batera. Forbes agerkariaren 2021eko kalkuluen arabera, Ukrainako oligarken artean, 6. aberastasun handienaren jabe dira senar-emazteak, 1.700 milioi dolarreko jabetzarekin[1].
Erreferentziak