Vijayanagara Inperioa

Vijayanagara Inperioa

Geografia
HiriburuaVijayanagara (en) Itzuli, Penukonda (en) Itzuli, Chandragiri (en) Itzuli eta Vellore (en) Itzuli
15°19′30″N 76°27′54″E
KontinenteaAsia
MugakideakAhmadnagar Sultanate (en) Itzuli
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioahinduismo
Historia
Sorrera data: 1336 (egutegi gregorianoa)
Bestelako informazioa

Delhiko sultan-herriaren etengabeko zatiketak hartara bultzatuta, aristokrazia hindu zaharrak gobernatutako erreinuen sorrera bultzatu zuen; era horretan 1336an Vijayanagara Inperioa (edo Karnatako Erresuma) sortu zen, penintsulako erdialdeko erreinu zaharrak itsaso batetik bestera biltzen zituena. Indiako azken entitate hindu boteretsua. Erreinua 1565ean desagertu zen.

Historia

Vijayanagara baino lehenago, Indiako hegoaldeko erresuma hindu handia Hoysala izan zen, 11. eta 14. mendean hegegomikoa izan zen. Hoysalako dinastiako azken erregea, Veera Ballala III.a, hil zen Maduraiko sultan musulmanarekin borrokan, baina orduan jauntxo berri bat sortu zen Hoysala agintearen ingurutik, Harihara Raya delakoa (Harihara I.a, 1342–1355), zeinak Hoysala erresumako eskualde gehienak batzea lortu zuen aginte forma berri batekin, eta Vijayanagara Inperioa sortu zuen horrela.

Vijayanagara entitate hinduista izan zen, eta bere historia Indiako aginte islamikoekin harremanean (gerran, askotan) garatu zen. Hegemonia islamiko indiarrak India iparraldean nagusitu ziren lehenbizi, baina hegoalderantz joan ziren hedatzen. Iparraldetik, 1294an, Alauddin Khalji Delhiko agintariak Dekkan inbaditu zuen. Konkista ez zen erabatekoa izan, baina 1338an Muhammad bin Tughluq sultanak osatu zuen konkista. Hegemonia inperial musulman huea laburra izan zen, dena dela, eta hain zuzen hegoaldean Vijayanagara Inperioa indartzea ekarri zuen erreakzio gisa.

Artean eta arkitekturan lorpen handiak lortu bazituen ere, inperioa, funtsean, gerrarako prestatutako administrazio bat izan zen. Gobernantzaren alderdi guztiek asmo nagusi bat zuten, musulmanen etsaigoari eta inbasioei aurre egin.[1] Hala ere, musulman eta hinduen arteko harremana ez zen beti kritikoa eta etsaigokoa izan; eta Vijayanagara hiriburuak bazuen auzo musulman bat, eta gorteam ordezkari musulmanak egon ohi ziren.

Erregeen kabinetea Mahapradhana edo lehen ministro bat zuen burua, eta zenbait Pradhana edo ministrok osatzen zuten. Kabineteko postu militar trebatuak ziren agintera iritsi orduko. Printzipioz, kasta ez zen goi kargu militarretara iristeko traba.

Vijayanagara garatu bitartean, iparralderago (India erdialdean) 14. mendean Bahmani sultanerria sortu zen Ala-ud-Din Bahman Shah-ren eskutik, eta 16. mendera arte iraun zuen, non Dekkango sultanerrien multzoak ordezkatu zuten Bahmanitarren agintea. Geroago, sultanerri hauen koalizio batek Vijayanagara garaitu zuten azkenik Talikotako guduan (1565). Gudu horretan armada musulmanek artilleria erabili zuten Vijayanagarko elefanteen kontra.

Izena

Karnata Rajya (Karnata erresuma) da zenbait inskripziotan ageri den herrialdearentzako izena. Garaiko europarrentzat, Narasingaren Erresuma izan zen, portugesek Narasimha errege bati emandako izenetik, baina ez dago argi buruzagi hori Saluva Narasimha Deva Raya (1485-1491) edo Narasimha Raya II (1491-1505) izan ote zen.[2]

Vijayanagar forma erabiltzen lehena, eta hortik Vijayanagara Inperioaren forma hedatua geroztik, Robert Sewell (1845-1925) administrari historialari eta britainiarra izan zen. Sewellen testuetan erresumari gehiagotan Karnataka esaten zitzaiola nabari da, baina Karnata/Karnataka Hego Indiako Kannada hiztunen terminoak dira (eta hizkuntza eta herri nagusi den egungo estatu indiarra Karnataka da) hain zuzen, baina erresuma haren beste bi hizkuntza nagusiak teluguera eta tamilera izanik, sentsibilitate linguistiko eta historikoak orekatu aldera hobetsi zuen Sewellek Vijayanagar, zeina Inperioaren hiriburutik eratorri zuen.[3] Vijayanagara hiru edo printzerri horri, bestetik, Bisnaga deitu izan zioten portugesek.[4]

Vijayanagara hiriburua

Vijayanagara Inperioaren hiriburua Tungabhadra ibaiaren ertzean sortu zuten Harihara I.ak eta Bukka Raya I.ak lehen bi buruzagien agintean, XIV. mendearen hasieran. Hiri zehatz bat baino gehiago hobeto definitzen da printzerri terminoarekin, gotorleku eta gune populatu desberdinak, Inperioaren ipar mugetatik gertu zegoen, iparraldean Anegondi zeukala eta hegoaldean Hosapete, 650 km²-ko eremua hartuz.[5][6] Vijayanagara gune nagusi edo hiriburua propio, zabala zen hura ere, 25 km²-ko eremua zen, eta Hampi izeneko aztarnategiak izendatzen du 21. mendean, populaziorik gabeko aztarnategi bat, hondakin arkitektoniko ikusgarriz betea.

Hampi (Vijayanagara hiri zaharra) aztarnategiko eraikinak, 1856an eta 2016an: Garudaren tenplu gurpilduna, Maha Mandapa zutabeen eraikina, eta Ekialdeko Gopuram handia. Hampi (Vijayanagara hiri zaharra) aztarnategiko eraikinak, 1856an eta 2016an: Garudaren tenplu gurpilduna, Maha Mandapa zutabeen eraikina, eta Ekialdeko Gopuram handia.
Hampi (Vijayanagara hiri zaharra) aztarnategiko eraikinak, 1856an eta 2016an: Garudaren tenplu gurpilduna, Maha Mandapa zutabeen eraikina, eta Ekialdeko Gopuram handia.


Hiriburua oso azkar hazi zen, eta XV. eta XVI. mendeetako munduko hiririk handienetako bat bihurtu zen.[7][8] Hiriguneak diseinu bikaina zuen, gotorleku edo kasernak, jauregiak, lorategiak eta tenpluak zituen.[9] XV. mendean zehar Krishna Deva Raya enperadorearen pean eginfako ureztatze-lan handiak izan ziren hiria loratu eta zabaltzeko arrazoi nagusietako bat.[8] Hainbat bidaiari atzerritarrek bisitatu zuten XV. eta XVI. mendeetan, eta hiriaren handitasunak txundituta utzi zituen. Abdur Razzak bidaiari persiarrak, XV. mendean hiriburua bisitatu zuenak, hitz hauekin deskribatu zuen hiria: "Vijayanagar hiria hain da handia, non begi-niniek ez baitute inoiz ikusi hura bezalako leku bat, eta belarri zorrotzek ez dute inoiz aditu munduan haren berdinik zegoenik". Domingo Paes bidaiari portugaldarrak esan zuen : "Hau da munduko hiririk hornituena. Kontaezina da hiritarren kopuruz, eta ez dut idatziz utzi nahi, asmakerietan ari ote naizen pentsa ez dezaten. Ikusi nuenak Erroma bezain handia zirudien, eta begien aurrean oso ederra; zuhaitz, baratze eta fruta-arbolen lorategi asko, eta ur-hodi asko isurtzen dira haren erditik, eta lakuak daude hainbat lekutan". Nicolo Conti bidaiari italiarrak 1420. urtean bisitatu zuen hiria, eta, haren arabera, hiriaren zirkunferentzia 60 miliakoa zen, eta harrituta geratu zen gotorlekuen sendotasunagatik.[10][11][12][13]

Ekonomia

Erreinuaren aberastasuna kostaldeko lur lauetako nekazaritzan eta Indiako Ozeanoko ekialdeko eta mendebaleko kostaldeen arteko merkataritzan oinarritzen zen. Mendebalderagoko arabiarrekin egiten zent batik bat merkataritza, baina baita portugesekin ere bai. Portugalen eraginak tipularen, tabakoaren eta fruitu lehorren nekazaritza ekarri zuen.

Arrozaren landaketa sustatzen zen, hura baitzen biztanleen jangai nagusia. Zerga sistema konplexu bat zegoen, herri eta landa antolakuntzaren sailkapen bati lotua. Tenpluak erakunde lur-jabe inportanteak ziren.[14] Zergak zeuden gainera etxebizitzen eta merkatarien dendetarako, eta zergapetuta zauden ezkontzak, gatza eta prostituzioa bera ere.

Industria antolatu samarrak egon ziren: ehungintza, zurgintza, harrobiak eta hargintzak tenplua eraikitzeko egindako jarduera oparoei lotuta. Esportazio nagusiak ziren kareharria, ehunak, gatza, azukrea, espezieak, Kudremukheko burdina minerala, Kolar eta beste toki batzuetako urrea, Telangana inguruko diamanteak, eta arroza. Inportazio nagusiak Persiako zaldiak, artilleria eta kanoiak, kobrea, korala, merkurioa...

Kultura

Garapen estetiko eta artistiko nabarmeneko estatua izan zen Vijayanagara.

Margolaritzan, hinduismoari lotutako margoek berpizkunde bat bizi izan zuten India Hegoaldean. Adibide bikainetakoak, Lepakshiko Virabhadra tenpluan ikus daitezke. Perfilezko giza irudiak dira marraztuak, ohikoan tenpluetako mandapa galerietako sabaietan.[15]

Hizkuntzak eta literatura

Hiru hizkuntza literario eta idatzi nagusi hitz egiten ziren Vijayanagaran, kannada, tamilera eta teluguera; bakoitza bere alfabetoarekin, eta hiruak hizkuntza drabidarrak, egungo India hegoaldeko lau estatutako hizkuntza nagusiak (teluguera Andhra Pradeshen eta Telanganan, tamilera Tamil Nadun eta kannada Karnatakan). Harrizko 7.000 inguru inskripzio gorde dira hizkuntza horietakoak eta erresumaren garaikoak; erdiak Kannada hizkuntzan. Indiako hizkuntza indeuropar klasikoa, sanskritoa, agertzen da inskripzio batzuetan eta kobrezko 300 bat plakatan. Sanskritoa erlijioari eta filosofiari lotutako hizkuntza kultua zen Vijayanagaran. Inskripzio elebidunak erresumaren lehen dinastian erabili ziren batik bat, baina gero ez ziren asko erabili.

Kannada hizkuntzan korronte erlijiosoetara lotutako poesia landu zen: olerkari jainak, vishnuistak eta shivaistak izan ziren; eta erlijiotik kanpo, Deva Raya II erregeari egozten zaio istorio erromantikoen bilduma bat. Lexikoiak ere idatzi ziren, adibidez Manjaraja II poetak idatzi Manjaraja-Nighantu (1398), sanskritozko hitzen aldaerak metrikarekin emanez kannadaz.

Telugueraz, historikoki urrezko aroa Vijayanagara garaikoa dela esan ohi da. Historia eta mito hinduak idatzi ziren. Vemana idazle ezagun bat izan zen sataka izeneko olerki moral eta sozialak idatzi zituenak, zeinak neurri handi batean igaro dira ohiko teluguerara esakun erabili bezala.

Sanskritoz haridasa literatura garatu zen. Santu edo guru moduko batzuk ziren haridasak, eta inspirazio erlijioso eta moralistako lanak idatzi zituzten.

Arkitektura

Garapen arkitektoniko bikainak egin ziren Vijayanagara garaian, vimana, gopuram eta mandapa areto hipostiloak elementu adierazgarriak izan ziren eraikitako hainbat tenplu hindutan.[15] Tenpluetako puntu sakratuena inguratzen duten helburu anitzeko areto handiak dira mandapak, propio landutako zutabe oso apainduekin. Gopuram edo atari garaiak dira tenpluen sarrerak. Tenplu askotan, gaur egungo Indian, rayagopuram terminoarekin izendatzen bada gopuran bat, errege-gopuram bat da hori, Vijayanagarako agintari baten pean egin zela esan nahi du-

Vijayanagara garaiko arkitektura sailka daiteke arkitektura erlijiosoan, gortearentzako lanetan eta lan zibiletan. Arkitektura mota hauei lotutako eskultura eta pinturak ere kontuan hartzekoak dira.[16] Vijayanagara estiloa lehenagoko Chalukya, Hoysala, Rashtrakuta, Pandya eta Txola estiloen konbinazioa da.[17]

Kanchipuram hiriko bi tenplu desberdinetan daude Mila Zutabeen Mandapa (Ekambareswarar) eta Ehun Zutabeen Mandapa (Varadharaja Perumal). Kanchipuram hiriko bi tenplu desberdinetan daude Mila Zutabeen Mandapa (Ekambareswarar) eta Ehun Zutabeen Mandapa (Varadharaja Perumal).
Kanchipuram hiriko bi tenplu desberdinetan daude Mila Zutabeen Mandapa (Ekambareswarar) eta Ehun Zutabeen Mandapa (Varadharaja Perumal).

Tenpluetako zutabe landuenetan zaldi eta zaldunak dira irudi oso errepikatu bat, hankak altxatuta sarri. Zutabe horien beheko euskarriek jainkoen eta jainkosen grabatuak izan ohi dituzte.

Jauregiak granitoz egindako plataforma garaien gainean eraiki zituzten. Friso apainduak izan ohi zituzten [18] eta apaindura izan ohi ziren lorezkoak, Kirtimukha formak (deabru aurpegiak), antzarak, elefanteak eta, tarteka, giza irudiak izan. Jauregi barruko zutabeak eta habeak zurez egin ohi zituzten. Sabaia adreiluz edo karez egina zegoen, eta kobrea eta bolia erabili ziren akaberetarako era. Solairu bat baino gehiago izaten zen eta alde bietan balaustradaz apaindutako eskailerak izaten ziren haietan, yali piztien edo elefante-eskulturekin. Iturri apaindu eta konplexuak ere izaten ziren.[19]

Dinastiak eta agintariak

Lau dinastiatan gauzatu zen Vijayanarako raja edo erregeen agintea.

Sangama dinastia (1336–1485)

zenbatgarrena Erregea Erregetza-urteak
1 Harihara I 1336–1356
2 Bukka Raya I 1356–1377
3 Harihara II 1377–1404
4 Virupaksha Raya 1404–1405
5 Bukka Raya II 1405–1406
6 Deva Raya 1406–1422
7 Ramachandra Raya 1422
8 Vira Vijaya Bukka Raya 1422–1424
9 Deva Raya II 1424–1446
10 Mallikarjuna Raya 1446–1465
11 Virupaksha Raya II 1465–1485
12 Praudha Raya 1485

Saluva dinastia (1485–1505)

zenbatgarrena Erregea Erregetza-urteak
13 Saluva Narasimha Deva Raya 1485–1491
14 Thimma Bhupala 1491
15 Narasimha Raya II 1491–1505

Tuluva dinastia (1491–1570)

zenbatgarrena Erregea Erregetza-urteak
16 Tuluva Narasa Nayaka 1491–1503
17 Viranarasimha Raya 1503–1509
18 Krishnadevaraya 1509–1529
19 Achyuta Deva Raya 1529–1542
20 Venkata I 1542
21 Sadasiva Raya 1542–1570

Aravidu dinastia (1542–1646)

zenbatgarrena Erregea Erregetza-urteak
22 Aliya Rama Raya 1542–1565
23 Tirumala Deva Raya 1565–1572
24 Sriranga I 1572–1586
25 Venkata II 1586–1614
26 Sriranga II 1614
27 Rama Deva Raya 1617–1632
28 Venkata III 1632–1642
29 Sriranga III 1642–1646/1678

Erreferentziak

  1. In the opinion of Dr. K.M. Panikkar, A Concise history of Karnataka pp 175-176, Dr. S.U. Kamath
  2. (Ingelesez) DHNS. «The Narasinga Kingdom» Deccan Herald (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  3. (Ingelesez) Khajane, Muralidhara. (2018-11-10). «The word Karnataka has existed since 1336, say historians» The Hindu ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  4. (Ingelesez) Kumar, R. Krishna. (2017-09-16). «From Bisnaga to Mysuru, through the eyes of travellers» The Hindu ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
  5. Studies conducted by Vijayanagara metropolitan survey concluded that the ancient fortified city with all its walled suburban settlements encompassed this area. Some suburbs were as big as towns and are still populated by people, New Light on Hampi, Recent research in Vijayanagara, edited by John M. Fritz and George Michell, MARG, 2001, p. 5
  6. This data closely matches the writings of Persian traveller Abdur Razzak who estimated the size of the capital in 1440 as 540 km² - Hampi, A Travel Guide, Department of Tourism, India, Good Earth publication, 2003, p. 101
  7. The Political Economy of Craft Production: Crafting Empire in South India by Carla M. Sinopoli p.146
  8. a b Mediaeval Deccan History: Commemoration Volume in Honour of Purshottam by A. Rā Kulakarṇī,M. A. Nayeem,Teotonio R. De Souza p.106
  9. His. & Civ. For Class Vii by Tata Mcgraw-Hill p.46
  10. The Dancing Girl: A History of Early India by Balaji Sadasivan p.241-243
  11. A Comprehensive History of Medieval India by Farooqui Salma Ahmed,Salma Ahmed Farooqui p.136
  12. International Dictionary of Historic Places: Asia and Oceania by Trudy Ring,Robert M. Salkin,Sharon La Boda p.856
  13. A Comprehensive History of Medieval India by Farooqui Salma Ahmed,Salma Ahmed Farooqui p.137
  14. (Ingelesez) «Economy in Vijayanagara Empire» SELF STUDY HISTORY 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  15. a b (Ingelesez) Nageswara Reddy, I.. (2016). «ART AND ARCHITECTURE IN VIJAYANAGARA PERIOD - SOME REFLECTIONS» Review of Research 6 (3) (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  16. Hampi – A Travel Guide, pp 36, Department of Tourism, India
  17. Art critic Percy Brown calls Vijayanagara architecture a blossoming of Dravidian style, A Concise History of Karnataka, pp 182, Dr. S.U. Kamath, History of Karnataka, Arthikaje
  18. A rectangular decorated panel of stone is called a frieze, A complete guide to Hoysala Temples, pp 93 Gerard Foekema.
  19. According to Channabasappa S. Patil, New Light on Hampi, Recent research in Vijayanagara, pp 57, edited by John M. Fritz and George Michell

Kanpo estekak

Read other articles:

Sebuah dabba, atau rantang khas India Rantang atau panci susun (dabbas : India) adalah sejenis kotak bekal yang digunakan secara luas di Asia dan Karibia untuk makan berat. Dari India mereka menyebar ke Indonesia, Malaysia, Singapura, Guyana, Suriname dan Trinidad dan Tobago,[1][2] di mana mereka sekarang banyak digunakan. Mereka juga digunakan secara luas di Hungaria, terutama untuk mengangkut makanan restoran untuk dikonsumsi di rumah. Versi Hungaria biasanya berisi sup...

 

Acytolepis puspa Klasifikasi ilmiah Kerajaan: Animalia Filum: Arthropoda Kelas: Insecta Ordo: Lepidoptera Famili: Lycaenidae Genus: Acytolepis Spesies: A. puspa Nama binomial Acytolepis puspa(Horsfield, 1828) Sinonim Lycaenopsis puspa Acytolepis puspa[1][2] adalah sebuah jenis kupu-kupu kecil yang ditemukan di Kamboja, India,[3] Myanmar, Thailand, Yunnan, Sri Lanka, Filipina, Kalimantan dan Papua.[4] Spesies tersebut masuk keluarga Lycaenidae. Referensi y...

 

Gunung SorikmarapiMount SorikmarapiTitik tertinggiKetinggian2,145 m (7,04 ft)[1]Koordinat0°41′10″N 99°32′20″E / 0.686°N 99.539°E / 0.686; 99.539 GeografiGunung SorikmarapiMandailing Natal, Sumatera Utara, IndonesiaPegununganBukit BarisanGeologiJenis gunungstratovolcanoBusur/sabuk vulkanikBusur Sunda / Sabuk alpidaLetusan terakhirJuli 1986 Sorik Marapi adalah sebuah gunung yang masuk dalam kawasan Taman Nasional Batang Gadis, secara a...

Ini adalah nama Batak Toba, marganya adalah Situngkir. Wilda SitungkirLahirWilda Octaviana Situngkir27 Oktober 1995 (umur 28)Pontianak, Kalimantan Barat, IndonesiaAlmamaterUniversitas Panca BhaktiPekerjaanModelratu kecantikanaktrisTinggi173 cm (5 ft 8 in)[1]Pemenang kontes kecantikanGelar Puteri Indonesia Kalimantan Barat 2018 Puteri Indonesia Pariwisata 2018(Miss Supranational Indonesia 2018) Warna rambutHitamWarna mataHitamKompetisiutama Miss Earth Indonesia 2017...

 

American fashion designer Thom BrowneBorn (1965-09-27) September 27, 1965 (age 58)Allentown, Pennsylvania, U.S.Alma materUniversity of Notre DameOccupationFashion designerLabelThom BrownePartnerAndrew BoltonWebsitethombrowne.com Thom Browne (born September 27, 1965) is an American fashion designer. He is the founder and head of design for Thom Browne, a luxury fashion brand based in New York City. Browne debuted his womenswear collection in 2014.[1][2] Early life and...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: NBC Sports California – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (April 2015) (Learn how and when to remove this message) Television channel NBC Sports CaliforniaCountryUnited StatesBroadcast areaSan Francisco Bay AreaSacramentoNorthern CaliforniaGreater Los...

Запрос «Пугачёва» перенаправляется сюда; см. также другие значения. Алла Пугачёва На фестивале «Славянский базар в Витебске», 2016 год Основная информация Полное имя Алла Борисовна Пугачёва Дата рождения 15 апреля 1949(1949-04-15) (75 лет) Место рождения Москва, СССР[1]...

 

Motor vehicle Vauxhall Ten1938 Vauxhall Ten 4-Door SaloonOverviewManufacturerVauxhall (General Motors)Also calledVauxhall H-type or HIY-typeVauxhall Wyvern (Australia)[1]Production1937–19401946–1947AssemblyLuton, EnglandTanjung Priok, Batavia, NEI (NV GM Java)Body and chassisClassSmall family car (C)Body style4-door saloon2-door coupé[2]2-door tourer (Australia)[1]2-door roadster (Australia)[1]LayoutFront-engine, rear-wheel-driveRelatedVauxhall ...

 

Libertarian political migration Free State ProjectFormationSeptember 1, 2001; 22 years ago (2001-09-01)Headquarters373 South Willow St #161, Manchester, New Hampshire, U.S.Websitefsp.org This article is part of a series onLibertarianismin the United States Schools Agorism Anarcho-capitalism Austro Autarchism Bleeding-heart Christian Consequentialist Feminist Fusionism Geo Green Market anarchism Minarchism Natural-rights Neo Paleo Panarchism Paternalist Propertarianism Techno...

British prince; sixth son of George III Prince Augustus FrederickDuke of SussexPortrait by Guy Head, 1798Born27 January 1773Buckingham House, LondonDied21 April 1843(1843-04-21) (aged 70)Kensington Palace, LondonBurial4 May 1843Kensal Green Cemetery, LondonSpouses Lady Augusta Murray ​ ​(m. 1793; ann. 1794)​ Lady Cecilia Underwood ​ ​(m. 1831)​ IssueSir Augustus d'EsteAugusta Emma Wilde, Baroness TruroHous...

 

Measure of positive and negative charges Articles aboutElectromagnetism Electricity Magnetism Optics History Computational Textbooks Phenomena Electrostatics Charge density Conductor Coulomb law Electret Electric charge Electric dipole Electric field Electric flux Electric potential Electrostatic discharge Electrostatic induction Gauss law Insulator Permittivity Polarization Potential energy Static electricity Triboelectricity Magnetostatics Ampère law Biot–Savart law Gauss magnetic law Ma...

 

Overview of pensions in Switzerland The Swiss pension system rests on three pillars: the state-run pension scheme for the aged, orphans, and surviving spouses (old-age and survivor's insurance); the pension funds run by investment foundations, which are tied to employers (occupational benefit plans); voluntary, private investments. Overview Pillar How is it financed? How is it paid out? Requirements for payouts Payouts in case of premature death? 1st Pay-as-you-go system: By all people workin...

العلاقات المجرية التشيلية المجر تشيلي   المجر   تشيلي تعديل مصدري - تعديل   العلاقات المجرية التشيلية هي العلاقات الثنائية التي تجمع بين المجر وتشيلي.[1][2][3][4][5] مقارنة بين البلدين هذه مقارنة عامة ومرجعية للدولتين: وجه المقارنة المجر تشيلي �...

 

Spanish motor vehicle manufacturer David Torpedo 2 S David was a Spanish company manufacturing automobiles in Barcelona between 1913 and 1923 and again between 1951 and 1957. The original cars, developed by José Maria Armangué, were cyclecars using either a single cylinder 6–8 hp, or four-cylinder 6–8 hp, or 10–12 hp engine; and belt and pulley transmission giving 16 speeds and featuring front wheel brakes. Bodies were usually open two-seater, but 3-seat and closed vers...

 

American computer scientist Dan IngallsBornDaniel Henry Holmes Ingalls Jr.1944 (age 79–80)Washington, D.C.[3]CitizenshipUnited StatesEducationHarvard University (B.A.)Stanford University (M.S.)Known forBit blitPop-up menusSmalltalkobject-oriented programmingFabrik visual programming languageLively KernelAwardsACM Grace Murray Hopper Award (1984)ACM Software Systems Award (1987) Dr. Dobbs Excellence in Programming Award (2002) Computer History Museum Fellow (2022)[1...

Village in Estonia Village in Ida-Viru County, EstoniaUljasteVillageLake UljasteCountry EstoniaCountyIda-Viru CountyParishLüganuse ParishTime zoneUTC+2 (EET) • Summer (DST)UTC+3 (EEST) Uljaste is a village in Lüganuse Parish, Ida-Viru County in northeastern Estonia.[1] References ^ Classification of Estonian administrative units and settlements 2014[dead link] (retrieved 28 July 2021) vteSettlements in Lüganuse ParishTown Kiviõli Püssi Small borough Erra ...

 

Gerhard FischerWest Germany Ambassador to Malaysia In office1970 – March 1974PresidentGustav HeinemannWest Germany Ambassador to Ireland In officeJuly 1977 – 1980President Walter Scheel Karl Carstens West Germany Ambassador to the Netherlands In office1980 – mid-1983PresidentKarl CarstensWest Germany Ambassador to Switzerland In officemid-1983 – December 1985President Karl Carstens Richard von Weizsäcker Personal detailsBorn20 September 1921Oslo, ...

 

The following highways are numbered 732: Canada Highway 732 Costa Rica National Route 732 United States SR 732 MD 732 SR 732 FM 732 Preceded by731 Lists of highways732 Succeeded by733 vteList of highways numbered ...0–9 0 1 1A 1B 1D 1X 2 2A 2N 3 3A 3B 3C 3E 3G 4 4A 5 5A 5B 6 6A 6N 7 7A 7B 7C 8 9 9A 9B 9E 9W 10–16 10 10A 10N 11 11A 11B 11C 12 12A 12B 12C 12D 12E 12F 13 13A 14 14A 15 15A 16 16A 17–22 17 17A 17B 17C 17E 17F 17J 18 18A 18B 18C 18D 18E 18F 19 19A 20...

Musical artist expression This article is about the phrase. For other uses, see Big in Japan. This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article possibly contains original research. Please improve it by verifying the claims made and adding inline citations. Statements consisting only of original research should be removed. (June 2016) (Learn how and when to remove this message) ...

 

Cet article est une ébauche concernant une unité ou formation militaire française. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. L’armée des Pyrénées-Orientales est une armée de la Révolution française qui combattit les troupes espagnoles et portugaises lors de la guerre du Roussillon. Création et évolution créée, par décret du 30 avril 1793, de la division de l'armée des Pyrénées en armée ...