Vasili Grossman
Vasili Semionovitx Grossman (Berditxiv, Errusiar Inperioa, 1905eko abenduaren 12agreg./azaroaren 29ajul.- Mosku, 1964ko irailaren 14a) judu jatorriko errusiar idazle eta kazetaria izan zen. Ukrainan jaiota, ingeniaritza kimikoa ikasi zuen Moskun. 1930eko hamarkadan idazten aritu zen eta eleberriak eta ipuinak argitaratu zituen. Bigarren Mundu Gerran izena eman zuen Armada Gorriko Krasnaya Zvezda (Izar Gorria) egunkariko gerra berriemaile bezala. Idatzi zituen hainbat guduko kronikak (Mosku, Stalingrad, Kursk eta Berlin). Bere Treblinkaren gaineko erreportajea lehenetako izan zen sarraski-esparru nazien gainean. Estatu sobietarrak Stalinen neurri antisemitengatik desengainatu zuen. Bere bi eleberri nagusiak (Dena dabil eta Bizitza eta norakoa) zentsuratu ziren eta Sobietar Batasunetik kanpo argitaratu ziren. Lanak
|