Vas (alemanez : Eisenburg , eslovenieraz : Železna županija edo županija Železna , kroazieraz : Željezna županija ) Hungariako 19 konderrietako (megye ) bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Mendebaldeko Transdanubia eskualdean, Austria eta Esloveniako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Győr-Moson-Sopron , Veszprém eta Zala konderriak ere mugakide ditu. 3.336 km²ko azalera du, eta 2011n 257.688 biztanle zituen[ 1] . Hiriburua Szombathely da.
Geografia
Vasen Hungariako Ordoki Txikiak (hungarieraz : Kisalföld ) eta Transdanubiako mendebaldeko muinoek bat egiten dute. Őrség eta Vendvidékeko muinoak, Kőszeg mendigunea eta Pinkako zabaldia ere aipagarriak dira. Austriako Alpeetan sortutako Rába ibaiak zeharkatzen du konderria; bertan Pinka, Gyöngyös, Repce eta Marcalen ura jasotzen du. Alpeak hurbil direnez gero, aski klima hezea da[ 2] .
Banaketa administratiboa
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás ) banaturik dago:
Barrutia
Hiriburua
Eremua (km²)
Biztanleria (2013)
Udalerriak (település )
Celldömölk
Celldömölk
474,13
24.071
28
Körmend
Körmend
614,53
26.664
46
Kőszeg
Kőszeg
286,45
25.978
21
Sárvár
Sárvár
685,45
38.450
42
Szentgotthárd
Szentgotthárd
255,04
15.068
16
Szombathely
Szombathely
646,36
113.063
40
Vasvár
Vasvár
374,14
13.164
23
Hiri eta herriak
Szombathely
Konderri eskumenak dituzten hiriak
Hiriak eta herri handiak
(2015eko biztanleria[ 3] )
Ekonomia
Bazka landareen laborantzak garrantzi handia du; behi, zerri eta hegaztiak (batez ere indioilarrak ) hazten dira. Industriari dagokionez, makinen eraikuntzaren alorra ongi garaturik dago. Turismoa ere garrantzitsua da[ 2] .
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak