Hiru dira Zalako paisaiaren elementu nagusiak: Transdanubiako mendiguneak mendebaldean; Keszthely mendiak ipar-ekialdean; eta Zala muinoak hegoalde eta ekialdean. Keszthely badia deitutako Balaton aintziraren zati txiki batek konderriaren ipar-ekialdeko izkin bat hartzen du. Ibai nagusiak Mura, Hungariaren hegoaldeko muga egiten duena, Kerka, mendebaldeko muinoen artetik dabilena, eta Zala, Balaton aintzirara isurtzen dena, dira. Landarediari dagokionez, oso pagadi zabalak daude, pinudiak Göcsej muinoetan, eta belardi hezeak eta larreak Zala muinoen arteko haranetan[2].
Banaketa administratiboa
2013ko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:
Lurzoruak eta baldintza naturalak egokiak ez izan arren, mende luzetan nekazaritza izan zen ekonomiaren oinarria. Gaur egun, abeltzaintzak eta fruitu hazkuntzak, basogintzarekin batera, pisu handia dute. Industrializazioa XIX. mendearen erdialdera hasi zen, burdinbidearen eraikuntzarekin, eta bulkada handia izan zuen petrolioa aurkitu zelarik. 1960ko hamarkadan beste alor batzuetako industriak kokatu ziren. 1990eko hamarkadan, petrolio gehiena agortu bazen ere, konderriaren balio ekonomikoa handitu zen, mendebaldeko Europatik gertu izateagatik[2].