Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.
Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.
Estazio meteorologikoa
Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Herri hustu hori Ezporogiko egungo baso-finkaren barruan egon zen, Arteta eta Getadar herrien artean. Dakigun guztia da XII. mendetik bere existentzia dokumentatuta agertzen dela, eta 1534. urtean jenderik gabe geratu zela. Mende batzuetan bere elizak iraun zuen. 1800. urtean, termino hori Artetan integratu zen.
Oharrak
↑/usaɾéɣ̞i/ ahoskatua (laguntza) Azentua: zorrotza hirugarren silaban