Uliako parkeaGipuzkoakoGros, Ategorrieta-Ulia eta Miracruz-Bidebieta auzoetan dagoen parke bat da. Hiriko berdegunerik handiena da, denera 318.249 metro karratuko azalerarekin Ulia mendiaren zati handi bat barne hartzen du. Ulia mendiak Donostia eta Pasaia lotzen ditu, kostaldeko labar ikusgarrien ertzean zehar.
Joan den mendean Donostian uda pasatzen zuten aristokratak askotan joaten ziren bertara. Gailurrean oraindik errota formako teleferiko txiki baten geltokiaren aztarnak ikus daitezke. Handik gertu dagoen harkaitz bat baleak ikusteko talaiatzat erabiltzen zuten donostiar baleazaleekErdi Arotik.[2]
Josetxo Mayor gizona ezaguna da 1986 urtetik 2017ra bitarte Ulia parkeko bideak garbitzen ibili zelako, beti musu-truk.
Ulia mendia ez da ederra izateagatik soilik nabarmentzen, baita Donostiako aparteko ikuspegia izateagatik ere; izan ere, bertatik, Urgull, Santa Klara uhartea eta Igeldo mendia lerro batean ikusten dira, mendi bakarra izango balira bezala.
Uliako Interpretazio Zentroa
Eguna eta orduaren arabera Uliako Interpretazio Zentroa bisitatu daiteke. Parkeko erakusketa iraunkorra ikus daiteke bertan: fauna eta flora, itsas-ekosistemak, historia, ondarea eta paisaiaren eraldaketa kulturala.[3]
Itsaslabarrak, Europako naturagune babestua
Uliako Itsaslabarrak DonostiatikPasaiaraino dagoen kostaldea da. Flora eta fauna aldetik duen balioarengatik Europako naturagune babestua da (BGL), 1992ko maiatzean Europako Kontseiluak 92/43 zuzentarau onartu zuen habitat natural, flora eta faunaren kontserbazioaren ingurukoa.
1997ko abenduan, beraien habitat, fauna eta flora ikusita, Eusko Jaurlaritzak Uliako Itsaslabarrak Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) izendatzea proposatu zuen, Bruselara horren fitxa bidaliz (Kodea: ES2120014; azalera: 43 ha).
2004ko abenduan eremu honen BGL izendapen ofiziala egin zen Europako naturgune babestua bihurtuz, Natura 2000 sarean sartuta.[4][5][6]
Animaliak
Uliako parkeak espezie asko aurkitu daitezke besteak beste hauek: Muskerrak, burruntziak