Basabitxilorea edo txiribita[1] (Bellis perennis, latinetik: Bellus = polita eta perennis = iraunkorra) Asteraceae familiako landare belarkara da. Lore apaingarria da.
Deskribapena
5-25 cm-ko landare iraunkorra da. Koilara itxurako hostoak ditu, zertxobait horztunak eta erroseta zapal batean ezarrita daude. Kapitulu bakartiak ditu, kanpoaldeko kolorez zuriak dira eta liguladunak, erdialdekoak horiak. Martxotik uztailera loratzen da.
Fruituak akenio txikiak dira 1-1'5mm-tako oboideak eta pixkat iletsuak.
Habitata
Belardiak, bidezidorrak, larreak eta leku belartsuak ditu gustuko. Jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa da, baina gaur egun mundu osoan aurkitzen da[2].
Erabilerak
Landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.
Dituen bertute medizinalak Pizkunde garaitik ezagutzen dira. Honako erabilera hauek ditu:
- Eztularen aurkakoa eta espektoratzailea[3]
- Diuretikoa[3] eta izerdiarazlea
- Orbaitzailea
- Antiespasmodikoa
- Digestiboa eta libratzailea
- Oftalmikoa
- Presio arterialaren kontrolatzailea
Iruditegia
Erreferentziak
Bibliografia
- Jesus Izco (koor), E.Barrero, M.Brugués, M.Costa, J.A. Devesa, F.Fernández, T.Gallardo, X.Llimona, C.Prada, S.Talavera, B.Valdés. Botánica. Madrid: Editorial McGraw-Hill, 2004. ISBN 84-486-0609-4 (Gaztelaniaz)
- Bernardo Ticli. El herbario de la salud. Barcelona: Editorial De Vecchi, 2003. ISBN 84-315-1824-3 (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak