San Robertoren zaingorri (Geranium robertianum) Geraniaceae familiako basa landare kotiledoi bikoa da, Europan, Asian, Ipar Amerikan eta iparraldeko Afrikan jatorria duena. Herri sendagintzan erabilia, hagineko minarako edota sudur odol-ateratzerako ona omen da.[1]
Geranium izenak "kurrilo-moko" esan nahi du, fruituaren forma kurrilo hegaztiaren mokoaren itxura duelako. Kolorea dela-eta txantxangorriarekin ere erlazionatuta dagoela dirudi, bere ingelesezko izena "robin" Roberto bilakatu omen zen geroago gurean.
-
Hosto egitura tipikoa
-
Lorea
-
Lore-begiak
-
Frutak
Erreferentziak
Kanpo estekak