«Txoritxoak dantzari»Werner Thomas suitzarrak 1957an sortutako abestia da. Hasieran Der Ententanz (Ahataren dantza) izenburua zuen baina laster izenburua aldatu zion, Der Vogeltanz (Txoritxoen dantza) bihurtuz. Euskaraz "Txoritxoak dantzari" gisa bertsionatu zen.
Historia
Egileak Davosko jatetxe eta hoteletan eskusoinuaz interpretatzen zuen abestia, entzuleak berak asmatutako koreografia jarraitzera animatuz. 1970ean Louis van Rijmenant ekoizle belgikarrak lehen aldiz argitaratu zuen, Tchip-Tchip izenburupean, horretarako sortutako Cash & Carry taldearen eskutik. Dena dela, arrakasta 1980. hamarkadan heldu zen: urte horietan mundu osoko hizkuntza askotara itzuli egin baitzen.