Uralen ekialdeko saihetsean kokaturik dago. Ekialdeko muturra Mendebaldeko Siberiako ordokian hedatzen da. Mendietan pinu, izei eta urki basoak daude. Ekialdeko ordokian estepa dago, eta urki basotxoak iparraldean[2].
Ekonomia
Lur azpia mineraletan aberatsa da: burdin, titanio, nikel, urre, lignito, kobre, zink eta kromita[2]. Enpresa ugari aritzen dira mineralak erauzten eta prozesatzen. Garrantzitsuena Magnitogorskeko Metalurgia-gune Konbinatua edo MMK (errusieraz: Магнитогорский металлургический комбинат, translit.: Magnitogorski metallourguitcheski kombinat) da.