Artikulu hau mendiei buruzkoa da; ibaia gaitzat duena beste hau da: «Ural »
Uralak edo Ural mendiak [ 1] (errusieraz : Ура́льские го́ры ) Errusiako mendebaldean dagoen mendikatea da. Ohituraz, Europa eta Asia arteko muga izan dira.
Izena bertoko "ural" tributik datorkie.
Geografia
Ural mendiek 2.500 km luzera dute, Kazakhstango iparraldeko estepetatik Ozeano Artikoaren kostalderaino. Izan ere, geologikoki , Vaigatx uhartea eta gertuko Zembla Berria mendikatearen jarraipena baino ez dira.
Mendikatearen mendirik altuena 1.895 metroko Narodnaia mendia da. Geografoek bost zatitan banandu ohi dituzte Uralak: hegoaldea, erdialdea, iparraldea, azpiartikoa eta artikoa.
Mendiak
Koltxedan herrixka Uraletan 1912an .
Mendikatearen mendirik altuenak hauek dira:
Narodnaia mendia (1.895 m ) – Hegoaldeko Uralak.
Neroika (1.646 m ).
Jamantau (1.640 m ) – Hegoaldeko Uralak.
Telpos-Is (1.617 m ).
Iremel (1.582 m ) - Hegoaldeko Uralak
Konschakowski Kamen (1.569 m ).
Pajer (1.499 m ).
Deneschkin Kamen (1.492 m ).
Otschenyrd (1.363 m ).
Iserim (1.331 m ).
Ekonomia
Ural mendietan, urrea , platinoa , ikatza , burdina , nikela , zilarra eta beste meak aurkitu daitezke.
Ikus, gainera
Erreferentziak
↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12) .
Kanpo estekak