Tuterako elizbarrutia (latinez eta ofizialki: Dioecesis Tudelensis) antzinako Eliza Katoliko Erromatarraren Euskal Herriko elizbarrutietako bat izan zen, egun Iruñeko eta Tuterako artxidiozesiaren barruan dagoena. XII. eta XIII. mendeetan eraikitako Tuterako Santa Maria katedrala zuen egoitza.
Historia
Pio VI.ak aita santuak sortu zuen Tuterako elizbarrutia, 1783an, hasieran Burgosko artxidiozesiaren menpean zegoena. Elizbarruti berriak ez zuen luzaro iraun, 1858tik aurrera Tarazonako apezpikuek bere gain hartu baitzuten administratzaile apostoliko gisa. 1955eko irailaren 2tik aurrera Iruñeko artxidiozesiak batera bildu zuen Tuterako elizbarrutia[1].
Apezpikuen zerrenda
Hona hemen apezpikuen zerrenda[2]:
1858 eta 1955 artean, Tarazonako apezpikuak izan ziren elizbarrutiaren administratzaile apostolikoak eta hortik aurrera Iruñeko artzapezpikuak.
Erreferentziak
Kanpo estekak