Turismoaren Mundu Erakundea
Turismoaren Mundu Erakundea (TME) 1975. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da, turismoa sustatzea helburu duena. Formalki Nazio Batuei lotuta 1976tik aurrera NBGPren agentzia exekutiboa bihurtu zenean. 1977an, Nazio Batuekin kolaborazio hitzarmen bat sinatu zuen, Nazio Batuen sistemaren agentzia espezializatua izanik, 2003tik. Egoitza nagusia Madrilen (Espainia) du eta 156 estatu kide ditu (2015ko urtarrilaren 1ean). Turismoaren Mundu Eguna irailaren 27an ospatzen da, bere estatutuak onartu ziren datarekin batera. MezuaTurismoa aberastasuna da norbanakoarentzat, familiarentzat, komunitatearentzat, herriarentzat eta munduarentzat TMEren organoakTMEren organoak honako hauek dira: Batzar NagusiaBatzar Nagusia Erakundearen organo gorena da. Batzarreko ohiko bilkuran, bi urtetik behin, Kide Eragileen ordezkariak eta Kide Elkartuen ordezkariak biltzen dira, eta begirale gisa, berriz, Kide Afiliatuak eta nazioarteko beste erakundeen ordezkariak. goi-funtzionarioen eta mundu osoko sektore pribatuko ordezkari ospetsuen topaketarik handiena da. Aurreko bilerak:
Organo subsidiarioakSei Eskualdeko Batzordeak 1975ean sortu ziren, Batzar Nagusiaren organo subsidiario bezala, normalean urtean behin biltzen dira. Horiek aukera ematen diete estatu kideei haien arteko eta Idazkaritzarekin harremana mantentzen Batzar Nagusiaren bi saioen artean beren proposamenak eta kezkak adierazteko. Batzorde bakoitzak bere mahai propioa aukeratzen du Batzar Nagusiaren bi saioen arteko bi urteko agintaldi baterako. Kontseilu Betearazlea2011ko mahaia: Kontseilu Betearazlearen egitekoa, Idazkari Orokorrari entzun eta gero, bere erabakiak eta Batzar Nagusiaren ebazpenenak betetzeko behar diren neurri guztiak hartzea da, honi bere jarduketaz informatuz. Kontseilua gutxienez bi aldiz urtean biltzen da. Batzorde Betearazlea Kide Eragileek osatuta dago, Batzarrak aukeratuak bost Kide Eragileko kide bana izanez, Batzarrak ezarritako arauak betez, banaketa geografiko zuzena eta bidezkoa lortzeko. Kontseiluko kideak lau urtetarako hautatuak dira eta bi urtez behin Kontseiluko kideen erdiak berritzen dira. Espainia Kontseiluko kide iraunkor bat da. Kontseiluak bere mahai propioa aukeratzen du bere bazkideen artean urtebeteko epe baterako. Idazkaritza
Idazkaritza: TME-k Madrilen (Espainia) du egoitza. Idazkaritzak idazkari nagusia du buru eta, hala nola turismoaren iraunkortasuna, hezkuntza, joerak eta marketing, garapen iraunkorra, estatistikak eta Turismoaren Kontu Satelitea (TKS), helmuga kudeaketa, etika eta arrisku eta krisien kudeaketa bezalako gaiak estaltzen duten programetan antolatzen da. Zerbitzuak eta Lankidetza Teknikoaren Programak, bere aldetik, mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan burutzen ditu garapen proiektuak, eta bestetik, Eskualdeko Programak Afrika, Amerika, Asia eta Pazifikoarentzat. Kideak. Kide Afiliatuen Programak, azkenik, sektore pribatuko 400 TME kide baino gehiago ordezkatzen ditu. Kanpo estekakInformation related to Turismoaren Mundu Erakundea |