Toursko Arte Ederretako Museoa (Musée des Beaux-Tourseko Arteak) Tours hiriko gotzainaren jauregi zaharrean dago 1910etik, St. Gatien katedraletik gertu.[1][2] Bilduma aberatsak eta askotarikoak erakusten ditu, Frantziako pinakoteka nabarmenetakoa da, bai kalitateari dagokionez, bai aurkeztutako lanen aniztasunari dagokionez.
Eraikina
Patioan, Libanoko zedro[3]bat nabarmentzen da eta disekatutako elefantea (Fritz) museoaren pareko eraikin batean. Elefante hori eraso batean hil zuten Tourseko kaleetan, Barnum & Bailey zirkuan zirkuko desfile batean, 1902ko ekainaren 10ean.[4]
Museoak 12.000 obra baino gehiago ditu, eta horietatik 1.000 jendearen eskura daude.[5] Beheko solairuan, museoak XV. eta XVI. mendeetako Tourseko arteari eskainitako aretoa du.
Museoa monumentu historiko gisa sailkatu zen 1983ko ekainaren 27an.[6]
Bildumak
Museoak pintura-bilduma handi eta nahiko homogeneoa du, eta hainbat maisulan biltzen ditu, hala nola Andrea Mantegnaren batzuk.
- Italiako primitiboen bilduma: Andrea Mantegna, Antonio Vivarini, Giovanni di Paolo eta Lorenzo Venezianoren obrak. Hurrengo mendeetako pintura italiarrean Giovanni Battista Moroni, Mattia Preti, Sebastiano Conca, Francesco Caire eta Giuseppe Bazzaniren lanak.
- Jean-Claude Vignon, Philippe de Champaigne, Jacques Blanchard, Noël Coypel, Eustache Le Sueur, Jean Jouvenet, Charles-André van Loo, Hyacinthe Rigaud, Angelica Kauffman.
- Pintura flamenkoaren eta holandarraren bildumak: Rubens (Andre Maria eta haurra), Rembrandt, Frans II Francken, Gerard ter Borch, Bartholomeus van der Helst, David Teniers gaztea eta beste artista batzuen lanak.
- Pintura modernoa_ Maurice Denis edo Maria Helena Vieira da Silva adibidez.
- Eskulturan, Jean-Antoine Houdon, Auguste Rodin, Antoine Bourdelle, Alberto Giacometti eta Olivier Debréren eskulturak daude.
Iruditegia
Margolanak:
-
-
Berpizkundea, Andrea Mantegna, 1459
-
Morroi barkaezinaren parabola Claude Vignon, 1629
-
Apolok Isse artzainari bere jainkotasuna erakutsi dio, François Boucher,, 1750
-
Tours, ikuspegi panoramikoa, Demachy
Kanpoaldea eta elefantea:
Erreferentziak
Kanpo estekak