Olivier Debré (Paris, 1920ko apirilaren 14a - Ib., 1999ko ekainaren 1a) frantses pintorea izan zen. Michel Debré politikariaren anaia zen.
Biografia
Parisko Arte Ederretako Eskolan irakasle izan zen 1980. urtetik 1985. urtera. 1999an Arte Ederretako Akademiako kide izendatu zuten. Lanen artean ditu: Signe de ferveur noir (1945, Jaiera ikur beltza), Signe-personnage bleu pâle (1959, Ikur-pertsonaia urdin argia), Printemps jaune (1965, Udaberri horia), Signe de l´homme (1967, Gizonaren ikurra) eta Grande ocre rose de Touraine (1980, Touraineko arrosa okre handia).
Erreferentziak