Jacint Rigau-Ros i Serra (frantsesez: Hyacinthe Rigaud; Perpinyà, 1659ko uztailaren 18a - Paris, 1743ko abenduaren 29a) kataluniar pintorea izan zen. Frantziako pintore barroko nagusietako bat izan zen.
Bizitza
1681. urtean, Lyon eta Montpellier hirietan egon ondoren, Parisa joan eta erretratugile gisa nabarmendu zen hurrengo urteetan. 1688an jaso zuen erregearen lehen eskaria, eta Parisko goi-burgesiaren erretratugile nagusi izan zen handik aurrera. Luis XIV.aren eta Luis XV.aren erretratuak egin zituen.
Erreferentziak