Toursko San Gatzianoren katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Gatien de Tours) Frantziako Erdialdea-Loira Harana eskualdeko Indre eta Loira departamentuko Tours hiriko alde zaharrean dagoen katedral gotiko bat da.[1] Toursko elizbarrutiaren egoitza nagusia da.
Historia
San Maurizioren lehenengo katedrala Lidorio gotzainak eraiki zuen IV. mendearen erdialdean. 561ean erre eta Gregorio Tourskoak 590. urtean zaharberritu zuen. 1166an, Luis VII.a Frantziakoa eta Henrike II.a Ingalaterrakoa Anjouko kondearen arteko liskarretan erre zuten.
Egungo katedrala 1170 eta 1547 artean eraiki zuten San Gatzianoren omenez.
1862an gobernuak monumentu historiko izendatu zuen.[2].
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak