Torontoko Nazioarteko Zinemaldia (ingelesez: Toronto International Film Festival, TIFF; frantsesez: Festival international du film de Toronto) Kanadako Toronto hirian urtero ospatu ohi den zinemaldi bat da.
Zinemaldia asteartetan Labor Day delakoaren ondoren hasi ohi da (iraileko lehenbiziko asteartea) eta hamar egun irauten ditu. Kategoria ezberdinetan 300 eta 400 filma artean aurkeztu ohi dira, nahiz eta saririk banatu ez.
Munduko nahiz Ipar Amerikako zinemaldi garrantzitsuenetakoa da. 1998an Variety aldizkariak "izarren presentzia eta jarduera ekonomikoari zegokienez Canneseko Zinemaldiaren ondoren bigarren zinemaldirik garrantzitsuena zela" aipatu zuen. 1999an National Post egunkarian egindako elkarrizketan Roger Ebertek "...Nahiz eta Cannes munduko garrantzitsuena izan, Toronto erabilgarri eta aktiboena" dela aldarrikatu zuen.
1976an munduko zinemaldi onenen erretrospektiba modura jaio zen. Ordutik aurrera Hollywoodeko filme ugariren estreinaleku edo erakustoki bikaina bilakatu da, Oscar Sarien aurreiragarpenatzat ere jo izan delarik.
2018tik aurrera zinemaldiaren zuzendaria Joana Vicente da.
Ikusleen Saria irabazi duten filmak
Kanpo estekak