Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1990eko hamarkadaren hasierako Dublin hiriko langile auzo batean girotua dago. Bertan, Sharon Curley (Tina Kellegher) izeneko 20 urteko neska bat bizi da, irlandar langile familia bateko alaba zaharrena delarik. Egun batez haurdun gelditu dela konturatu eta gurasoei esango die (Colm Meaney eta Ruth McCabe), baina mundura datorren haurraren aita nor den esateari uko egiten dio, ondorioz lasterrera auzotarren esamesen jomuga izango da.
Ondoren, Sharonek esamesak amaitzeko asmoz bere haurraren aita espainiar itsasgizon bat dela aipatuko du, baina azkenik bere aitaren laguna den Georgie Burgess-ek neska gaztea mozkortuta eta bakarrik zegoela aprobetxatuz bortxatu zuela jakingo da.