Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1960ko hamarkadan famatu izandako John Orton britainiar idazle polemikoaren bizitzaren narrazioa. Gaztetan antzerkia ikasteko beka bat lortu eta, orduz gero, idazten jardutea erabakiko du. Hasiera batean neska ikaskideekin ibiltzen den arren, laster Ken Halliwelli botako dio begia, bera baino pertsona jantziagoa eta helduagoa dena, eta baita bera baino lotsati eta barnerakoiagoa ere.[1]