Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Hegazkin batek larrialdi lurrartzea izan eta Bernie Laplante (Dustin Hoffman) etxegabe eeta erdipurdiko lapurrak hegazkinean sartu eta bidaiari asko salabtuko ditu, eginkizun horretan zapata bat galduko duelarik, ondoren aurretik legearekin arazo asko dituenez desagertu egingo da. Autoa matxuratzean John Bubber (Andy García) delako gizon batek bere autoan jasoko du, Berniek Johni heroi bat izan nahi ez duela aipatuko dio, bere bizi filosofia "erradarraren azpitik hegan egitea" baita, hots, ardurarik gabe eta ezerri jaramonik egin gabe bere kaxa bizitzea. Gelditzen zaion zapata bakarrak ezertarako balio ez dionez, Berniek Laplanteri ezaguna duen behartsu hanka bakar bati eman diezaion lagako dio.
Albistea ezagutzera ematen denean, telebista kate batek Gale Gayley (Geena Davis) kazetariaren bidez hegazkin bidaiarien salbatzailearen nortasunaren bilaketari ekingo dio, harren berri duenari milioi bat dolarreko diru-saria eskeiniz. Une horretan Bernie lapurtutako kreditu txartelak trafikatzeagatik espetxean dago, bertan harridura handiz Bubber heroiaren papera antzeztu eta diru-sariaren jabe bilakatzen dela ikusiko du, Berniek laga zion zapata zuenez, Galek eta telebista kateak hegazkin bidaiariak salbatu zituen heroia izan zelako frogatzat hartzen baitu, honela gauetik eguneera Bubber heroi bilakatuko da.