Normalean SCRari tiristore deritzo gehien hedatuta dagoen tiristore mota delako.
Funtzionamendua
Tiristorea lau geruzako osagai erdieroalea da, N motako eta P motako erdieroale bina ditu, P-N-P-N juntura osatuz. Terminal nagusiak anodoa eta katodoa dira, biek lau junturak zeharkatzen dituzte. Kontrol terminala berriz, atea, P motako erdieroaleari lotuta dago. Tiristorearen funtzionamenduari dagokionez, pizte-egoeran (latching state) lan egiten duten bi transistore bipolar bailiran jotzen da:
Egoerak
Tiristoreek hiru egoera dituzte:
Alderantzizko blokeo- edo etendura-egoera --
Zuzeneko blokeo- edo etendura-egoera -- baina zirkuitua desarratu gabe.
Zuzeneko eroapen-egoera -- eta zirkuitua desarratuta ().
Eroapen-egoera
Tiristorea eroapen-egoeran lan egin dezan, gutxienez bi baldintza bete behar ditu:
Zuzenean polarizatzea, hau da, anodoko tentsioa katodokoa baino handiagoa egitea ()
Hiru hauetako bat:
Zirkuitua desarratzea, hau da, eginez eta denean
eginez
bizkor igotzea, denborarekiko deribatua altua izan dadin ()