Buck bihurgailu

1. irudia: Buck bihurgailuaren eskema arrunta. Etengailua MOSFET, IGBT edo BJT bat izan ohi da.

Buck bihurgailua (step-down bihurgailua) korronte zuzeneko elikadura-tentsioa irteeran murrizten duen potentzia bihurgailua da. Bi etengailu erdieroale (diodoa eta transistorea), haril eta kondentsadore bana darama.

Korronte zuzeneko tentsioa murrizteko modurik errazena tentsio-zatitzaileak erabiltzea da, baina potentzia asko bero moduan galtzen denez, ez da eraginkorra. Horrez gain, tentsio-zatitzaileen irteerako tentsioa sarrerakoarekin aldatzen da. Bestalde, Buck bihurgailuek eraginkortasun handia dute (%95tik gorakoa) eta autoerregulatu daitezke.

Ikus, gainera

Kanpo estekak