Alanbreak mota askotakoak dira, emango zaien aplikazioaren araberakoak. Alanbrearen diametroa ere aldakorra da, eta ezin da zehatz esan non amaitzen den alanbrea eta non hasten den hagatxoa edo barra. Alanbrearen ezaugarri nagusia da biribilkiak edo bobinak sortuz bil daitekeela.
Kobrezko alanbrea hari elektrikoak fabrikatzeko erabiltzen da gehien bat. Altzairuzko alanbre arruntak galvanizatu egiten dira oxidaziotik eta korrosiotik babesteko. Tenplaketa bidez gogortutako alanbrea ere existitzen da.
Motak eta aplikazioak
Alanbrearen aplikazio nagusienen artean hurrengoak aipa daitezke: