Tetrodo

Tetrodoa, 1963koa
Tetrodoaren ikurra

Tetrodoa lau elektrodoko balbula edo hodi elektronikoa da, anodo batez, katodo batez eta bi saretxoz osatua dagoena.

Sare batek kontrol-elektrodoarena egiten du; besteak, berriz, pantaila elektrostatikoarena egiten du, eta, kontrol-sarearen eta anodoaren artean jarrita, biak bereizten ditu. Hala, anodo-katodo erresistentzia txikitu egiten da, eta murriztu egiten dira bi elektrodoen arteko kapazitate-efektuak.

Lehen Mundu Gerraren garaian asmatu zen. Triodoa baino irabazi handiagoa ematen du. Gainerako hodi elektronikoak bezala, gaur egun oso-oso gutxi erabiltzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak