The Wrestler (euskaraz Borrokalaria) 2008ko Darren Aronofsky estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako kirol drama film bat da. Mickey Rourke, Marisa Tomei eta Evan Rachel Wood aktoreek antzeztu zuten.
65. Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia saria irabazi zuen. Bestalde, bi Oscar Sarien izendapena ere jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Mickey Rourke) eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Marisa Tomei).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1980ko hamarkada, Randy "The Ram" Robinson (Mickey Rourke) borrokalari profesional bat da. Hogei urte beranduago, New Jerseyko Elizabeth eremuan, jada lurjota, adinean aurrera eta bere onenak emanda, astebururo diru apur bat irabazteko helburuz borroka semiprofesionaletan borrokatuz jarraitzen du. Borrokaldi baten ondoren, borroka sustatzaile batek haren iraganeko arerio ezagunena zen Ayatollahren (Ernest Miller) aurkako borroka batean parte har dezan proposatuko dio, hain justu ere, biak jendez lepo zegoen Madison Square Garden pabilioian ospatutako 20. urteurrena dela eta. Randyk goi mailako borrokak berriz ere gaztaroko gailurrera eramango duelakoan, proposamena onartuko du.
Laister, bihotzeko gaixotasun bat duela eta hiltzeko arriskua duela jabetuko da. Medikuak berriz ere borroka ez dezan aholkatuko dio, hortaz, bere bizitza ahal duen mailan konpondu eta patuari aurre egitea erabakiko du.
Aktoreak
Hainbat borrokalari profesional ere filmean agertzen dira: Andrew Anderson, Robbie E, Necro Butcher, Nick Berk, The Blue Meanie, Sabian, Nate Hatred, Ron Killings, L.A. Smooth, Jay Lethal, Jim Powers, Claudio Castagnoli, Larry Sweeney, Romeo Roselli, John Zandig, Chuck Taylor, Nigel McGuinness, DJ Hyde, Havoc (Kit Cope), Pappadon eta Jay Santana.
Kanpo estekak