Requiem for a Dream Hubert Selbyk 1978an idatzitako eleberrian oinarrituriko pelikula estatubatuarra da, 2000. urtean estreinatu zena. Pelikula Darren Aronofskyk zuzendu zuen eta aktore nagusiak Ellen Burstyn, Jared Leto, Jennifer Connelly eta Marlon Wayans izan ziren. Ellen Burstyn Oscar sarietarako izendatua izan zen, Emakumezko aktore onenaren atalean.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York, Brooklyn. Harry Goldfarb (Jared Leto) eta Marion Silver (Jennifer Connelly) negozio txiki bat sortu eta bere gainontzeko bizitza osoa elkar maitatuz igarotzea amesten duten maitale bikotea dira, alegia, beren amerikar ametsaren bertsioa. Biak heroina zaleak ere badira, beren bizitzak iluntzen dituen adikzioa, Harryk droga erosteko asmoz bere amaren telebistak saltzera iritsiko baita. Harryren amak, Sara Goldfarb (Ellen Burstyn), telebistarekiko adikzioa du, ondorioz telebista desagertzen den aldiro beste bat erosten du. Egun batez, bere saio gogokotik egindako telefono-deia jasoko du, TAPPY TIBBONS SHOW delakoa, eta hurrengo atalean agertzeko hautatua izango dela aipatuko diote. Sara bere jantzi gorri dotoreenean sartu ezin daitekeenez, medikuak dieta egiteko pilula batzuk emango dizkio, eta berehala haiekiko adikzioa garatuko du. Harryren laukotea Tyrone (Marlon Wayans) emagaldu buruargiak osatuko du.
Aktoreak
Kanpo estekak