The Haunting of Bly Manor estatubatuar beldurrezko telesaila da, Mike Flanaganek Netflixerako sortua. The Haunting of Hill House telesailaren jarraipena izan da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kritikaren eta publikoaren gorespena izan du Henry Jamesen The Turn of the Screw eleberri laburrean oinarrituriko beldurrezko telesailak. "Dani" Clayton Bly Manor etxe sorgindura berriki ailegaturiko au pairraren istorioa azaltzen du.
Telesaileko gertakizunak flashbackez josi ditu, eta horren ondorio dira mami dramatiko handiko pasarteak. Elkarrizketak egiazko egin ditu, eta irudiak esanahi sinbolikoz bete. Hori gutxi balitz, trebetasunez gidatu du istorioa haurren begietatik ere; euren mundua, helduena eta bien arteko ezberdintasunak maisutasunez marraztu ditu.[1]
Pertsonaia nagusiak
Erreferentziak
Kanpo estekak