Tenacious D in The Pick of Destiny (euskaraz Tenacious D Patuaren Zioan), 2006ko Liam Lynch estatubatuar zinema zuzendari eta musikariaren fantasiazko musikal komedia film bat da. Tenacious D rock bikote taldean oinarritua dago, eta berau osatzen duten Jack Black eta Kyle Gass aktoreek antzeztu zuten. Bi protagonistez gain, hainbat aktore eta musikari ere agertzen dira, tartean Ben Stiller, Tim Robbins, Amy Adams, Ronnie James Dio, Meat Loaf eta Dave Grohl.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1994, Los Angeles hirian Lurra astindu zuten bi gertakari jazo ziren: Northridgeko lurrikara eta Tenacious D rock taldearen sorrera, Jack Black eta Kyle Gass musikarien eskutik. Biak Tim Robbinsek sortutako Los Angelesko Actor’s Gang antzerki taldean ezagutu eta bertan rock & roll musikarekiko zaletasuna topatu zuten. Beren helburua mundu osoko rock talde onena bilakatzea da, hori deabruzko ahalmenak dituen gitarra zio baten bidez lortzea espero dute.
Aktoreak
Kanpo estekak