Plektroa edo zia, gitarra eta antzeko harizko instrumentuak jotzeko erabiltzen den hiruki itxurako pieza txiki eta fin bat da. Bere helburua musikariaren hatzak ordezkatu edota osagarri izatea da.
Plektro-orkestra bat, edo zia-orkestra bat, ziarekin jotzen diren tresnez osatuta dago, hala nola bandurria,[1]laute edo mandolina, helburu filarmonikoekin erabiliz.