Forbesek2009an argitaratutako Munduko 100 Emakume Boteretsuak zerrendan gehitu zuen eta Munduko Emakume Agintarien Kontseiluko kide garrantzitsuenetako bat da. Ezaguna da Finlandian homosexualen eskubideen alde eginiko ekintzengatik eta 80ko hamarkadan urtebetez SETA izeneko sexu berdintasunaren aldeko erakundearen buru izateagatik.
Haurtzaroa
Tarja Halonen 1943koabenduaren 24ean jaio zen Kallion, Helsinkiko langile barrutian. Ama, Lyyli Elina Loimola, arropa-arduraduna zen eta aita, aldiz, Vieno Olavi Halonen, soldatzailea zen. Halonenen gurasoak Bigarren Mundu Gerra hasieran ezkondu ziren eta alaba, urte gutxira jaio zen. Garai hartan, Vieno Halonen frontean zebilen eta amak, bitartean, zapata fabrika batean egiten zuen lan. Mundu Gerra bukatzean, gurasoak banandu eta ama, Thure Forss izeneko argiketariarekin ezkondu egin zen 1950ean. Thure Foss, langile-klase komunitatearen artean ospe handia zuen gizona zen eta langileen aldeko ekintzetan gogotsu hartu ohi zuen parte [1].
Amak eta aitaordeak Halonenen mundu ikuspegian eragin handia izan zuten. Urte batzuk geroago, politikan sartu zenean, biziraule eta langile sutsu gisa irudikatu zuen ama, eta norbanakoak eduki ditzakeen bertute nagusiak umiltasuna, apaltasuna, onestasuna eta aktibotasuna direla irakatsi zion pertsona izan zela aitortu zuen [2].
Ikasketak
Oinarrizko ikasketak sei urte zeukanean hasi zituen Kallioko Eskolan eta neskato azkarra eta bizia zela aipatu izan dute orduko irakasleek. Gurasoek diru asko ez zuten arren, gutxiengo ikasketak derrigorrezkoak ziren eta lortutako nota bikainei esker, 1962. urtean, azkenean, Kallioko Gymnasiumean graduatu eta udazkenean Helsinkiko Unibertsitatean matrikulatu zen. Unibertsitatean Artearen Historia ikasteari ekin zioin, hala ere, 1963an, aldatzea erabaki eta Zuzenbidea ikasten hasi zen. Bost urteren buruan, Master of Laws titulua eskuratu eta Zuzenbide penalan espezializatu zen.
Ikasketak bukatu aurretik, 1967an, abokatu lanetan hasi zen Luotonvalvonta oy erakundean. Hiru urtez bertan lanean ibili ondoren, Unibertsitateko Ikasleen Elkarte Nazionaleko Gizarte Gaiak eta Idazkaritza Nagusia sailetan jardun zen bi urtez. Lan honek politikan interesa piztu eta 1970. urtean Finlandiar Sindikatuen Organizazio Nagusian sartzea lortu zuen lehenbiziko emakumea izan zen (1974. urtera arte) [3].
1974ean, bestalde, Kalevi Sorsa lehen ministroak Halonen aukeratu zuen bere parlamentu idazkaria izateko. Izendapen honekin batera, buru-belarri sartu zen politikan eta gobernuan eta bere ibilbideak aurrera salto izugarria eman zuen; horrela, kargu publiko asko eskuratzen hasi zen. Sorsa berberak Tarja Halonenen aukeraketa ez zuen beranduago arte argituko, eta orduan, Halonen Sindikatuen Organizazio Nagusiarekin lotura handia izateagatik parlamentu idazkari aukeratu zuela baieztatu zuen.
Aurreneko karguak
Lehen esan bezala, parlamentu idazkaria izendatu zutenetik, aurreneko karguak eskuratu zituen. 1976ko udal hauteskundeetara aurkeztu zen Helsinkin eta 1996ra arte mantenduko zuen eserlekua lortu zuen bertako Udalbatzan. 1979an ere, Alderdi Sozial-Demokratarenhauteskunde orokorretako zerrendan aurkeztu eta Eduskunta edo Finlandiar Legebiltzarrean eserlekua lortu zuen. Ordezkaritza hau, aldiz, Finlandiako Presidente izendatu zuten arte mantenduko zuen, alegia, 2000. urtera arte. Legebiltzarrean sartu bezain pronto, batzorde lanetan hasi zen; 1979tik1986ra Gizarte Gaietako Parlamentu Batzorde kidea (burua azkeneko bi urtetan), Presidentetza-hauteslea 1986ra arte eta Merkataritzako Parlamentu Batzordeko ordezkaria 1982ra arte izan zen. Gainera, Finlandiako Gizarte-segurantzako Parlamentu Administrazioko kidea izan zen 1980tik1984ra eta 1982tik1986ra arte, bestalde, Kanpo Arazoetako Batzordeko ordezkaria izan zen. Dena den, ez zituen politikaz gaindiko erakundeak alde batera utzi eta urtebetez, 1980ean, Seksuaalinen tasavertaisuus edo SETA sexu berdintasuna bultzatzen duen erakundeko burua izan zen. Buruzagitza honek Finlandiar Armadarekin zenbait buruhauste izatera ekarri dizkio azken urteotan [6].
Horrela, bat-batean, Alderdi Sozial-Demokrataren ezusteko hautagaia bihurtu zen, mundu tradizionala batere irudikatzen ez zuen hautagaia, besteak beste, alderdiko ezker-mutur hegala errepresentatzeagatik, Pentti Arajärvi izatezko bikotearekin bizitzeagatik, ama senargabea izateagatik, SETA erakunde homosexualarekin duen tratuagatik eta Finlandiako Eliza Luteranoaz arnegatzeagatik baitzen ezaguna herrialdean. Hasiera batean, inkestetan laugarren postuan azaltzen zen arren, Esko Aho, Riitta Uosukainen eta Elisabeth Rehnen atzetik, lehenbiziko itzulian aurreneko postua eskuratu zuen, bozen %40a. Garaipen hau entzutetsua izan zen, bigarren hautagaiari ateratako aldea ezustekoa bezain handia baitzen. Finlandian ohikoa denez, bigarren itzulia egiten da %50eko emaitzatik behera gertuen dauden hautagaiekin; hain zuzen, Halonenez gain, itzuli honetara igaro zen beste hautagaia ZentrokoEsko Aho izan zen eta, guztira, bozen %34,4a eskuratu zuen aurreko itzulian. Azkenik, itzuli honetan ere Halonen suertatu zen garaile eta botoen %51,6az Finlandiako lehen emakumezko presidente bihurtu zen 2000komartxoaren 1ean.
Presidentetza eman zion garaipen estua izan zen arren, hau lortu ostean, presidentearen ganberak inkesta bat egitea erabaki zuten. Inkesta hau, 2003ko abenduan gauzatu zen eta bertan, finlandiarren %88ak Halonen onesten zuela ikusi zen; horrela, Europa osoko agintari maitatuena bihurtu zen bere herritarren artean. Urte horretan bertan, Irakeko Filtrazioa edo Irak-vuoto izeneko eskandalua izan zen Finlandian. 2003ko hauteskunde orokorren kanpainan, ZentrokoAnneli JäätteenmäkikIrakeko Gerraren inguruko isileko dokumentuak publikoki jakinarazi zituen eta dokumentu hauek, Tarja Halonenen aholkulari batek filtratu zizkiola zabaldu zen. Anneli Jäätteenmäki lehen ministro izendatua izan zen arren, filtrazio hauengatik kargua uztera behartu zuten alderdikideek bi hilabetera [10].
Lehenbiziko presidentetza honetan, hainbat aldaketa egin zituen Finlandiar Armadan, besteak beste, buruzagiak aldatu eta lur minen erabilpena guztiz debekatu baitzituen. Buruzagi aldaketak, batik bat, Ipar Kareliako Brigadako buruak Tarja Halonen "emakume komunistaren" eta SETA sexu berdintasuna bultzatzen duen erakundearen arteko harremana kritikatu zuen iruzkinaren ondoren gauzatu ziren. Dena den, oro har, presidentzia honetan oso pertsona maitatua bihurtu zen Finlandian, errekurtso gutxiko familia batean hazi eta presidente liberal eta justua izatera iritsi baitzelako [11].
Hala ere, Halonenek jarraitzaile ugari izan zituen, hala nola, Helsingin SanomatFinlandiako egunkari nagusiak argitaratutako artikulu gehienak bere aldekoak izan ziren eta AEBetakoConan O'Brien aurkezleak, Halonenen antza duela-eta, Finlandiaraino etorri eta bere aldeko kanpaina humoretsua egin zuen. Hauteskunde aurreko inkestek bozen %50a baino gehiago ematen zioten Haloneni, baina lehenbiziko itzulian iragarpenak ez ziren bete eta botoen %46a eskuratu zituen. Bigarren itzulira, %24a lortu zuen Koalizio NazionalekoSauli Niinistörekin batera igaro zen. Hain zuzen, azken itzuli hau 2006kourtarrilaren 29an ospatu zen eta herrialdeko bi bloke nagusiak jardun zuten norgehiagokan. Zentroko AlderdiakSauli Niinistöri eman zion laguntza eta, ondorioz, Alderdi Sozial-Demokratak eta Ezker Elkartasunak babesten zuten hautagaiak gutxigatik irabazi zuen. Guztira, boto guztien %51,8a eskuratu zituen eta Tarja Halonen bigarren aldiz Finlandiako Presidente izendatu zuten [12].
Bigarren presidentetza honetan ere arazoak izan ziren herrialde baltikoen eta Finlandiaren artean, eta dena, Tarja Halonenen iruzkin baten ostean iritsi zen. Hain zuzen, Halonenek estoniarrak "estres egoera post-sobietarrean" zeudela esan zuen eta EstoniakoToomas Hendrik Ilves presidenteak erantzutea errefusatu zuen arren, ez zuen hitzek eragin zioten ondoeza ezkutatu. Hala ere, Finlandia eta Estoniaren arteko harremana bikaina dela eta bizikidetza harmoniatsua eta harreman kultural oparoa dutela esan daiteke [13][14].
Presidenteak, askotan bere eragina erabili izan du kartzela zigorrak leuntzeko; esate baterako, 2008an, gizona intsulina bidez hil zuen emakumeari eta Yoshio Tanijaponiarrari zigorrak murriztu zizkien.
Gaur egun
Halonen presidentea Mäntyniemi jauregian bizi da Pentti Arajärvi jaunarekin. Hamabost urtez elkarrekin bizi ondoren, Tarja Halonen eta Pentti Arajärvi 2000koabuztuaren 26ean ezkondu ziren zeremonia zibil baten bitartez eta lekukoak presidentearen Anna Halonen alaba eta Arajärviren Esko seme nagusia izan ziren; biak bikotearen aurreko harremanen fruitu dira. Zaletasun nagusiak, artearen historia, antzerkia eta igeriketa direla aipatu du eta guztira, lau hizkuntza maisuki menderatzen ditu, herrialdeko hizkuntza koofizialak diren finlandiera eta suediera, ingelesa eta estoniera[15].
Ikuspuntu politikoa
Tarja Halonen, presidentetza eskuratu baino lehen eta Alderdi Sozial-Demokratan zegoen garaian, alderdi honen ezker muturrean zebilen, alegia, Ezker Elkartasuna alderdi komunistatik hurbil dagoen taldean. Horregatik, eta emakume baten eredu tradizionaletik kanpo dagoelako, besteak beste, Pentti Arajärvi izatezko bikotearekin bizi delako, ama senargabea delako, homosexualen eskubideak sutsuki defendatzen dituelako eta Finlandiako Eliza Luteranoaz arnegatu zuelako, Europa osoa harrituta utzi zuen herrikideek presidente aukeratu zutenean.
1960ko hamarkadan Halonenek Finlandian nagusi den Eliza Luteranoaz arnegatu zuen; emandako argibidea elizak eliztarrei egozten dizkien zergen eta emakumeak apaiz izateko debekuaren aurka zegoela izan zen. Gaur egun, emakumeak apaiz izateko aukera dute Finlandiako Eliza Luteranoan eta, ondorioz, Halonenek luteranoen espaloira itzultzeko arazorik ez duela adierazi du. Dena den, keinua gaizki ulertua izango den beldurrez, Eliza Luteranora bueltatzea baztertu du oraingoz. Hala ere, sutsuki parte hartzen du kristau gizarte ekintzetan eta Suomen setlementtiliitto kristau erakundeko buru izan zen 1990eko hamarkadan[16].
Finlandiarrek "Bakezaleen Ama" deritzote, eta bere garaian SESBekin harreman estua izan zuen arren, betidanik giza eskubideen betetzea aldarrikatu izan du. Presidentetzara iristean, kanpo-politkan ez zuela militarki parke hartuko aldarrikatu zuen eta lur minen erabilpena debekatu zuen Finlandiar Armadan. Dena den, Bigarren Mundu Gerraren hondamendia ondoren, politika bakezale hau oso ohikoa da Finlandian. Izan ere, independente estatusa mantentzeko, Mundu GerranSESBen eta Alemaniaren laguntzaren artean ibili zen, eta horregatik, gogorki zigortua izan zen. Gaur egun, oraindik, NATO biziki kritikatzen duen Europar Batasuneko herrialde bakarrenetakoa da [17].
Lehen esan bezala, Tarja Halonen, Seksuaalinen tasavertaisuus edo sexu berdintasuna aldarrikatzen duen SETA erakundearen burua izan zen 1980ko hamarkada hasieran. 1990. urtean Justiziako ministroa bihurtu zenean, talde honek homosexualen eskubideak defendatuko zituela uste izan zuen. Hala ere, Halonenek beranduago argitu zuenez, gobernuaren presioak bere helburuak gauzatzea galarazi zuen. 2003an, bestalde, Tony Halme parlamentariak eta borrokalari ospetsuak Halonenen aurkako adierazpen gutxiesgarri bat bota zuen:
«
...lesbiana bat dugu presidentetzat eta ni parlamentaritzat. Denak posible dirudi [18].
»
Halonenek ez zuen adierazpen honi buruzko aipamenik egin eta Tony Halme gaizki ulertua izan zela azaltzen saiatu zen arren, "Presidenteak lesbiana itxura duela" eta antzeko adierazpenen bidez, finlandiar prentsak gogor ekin zion. 2005ean, baimendutako biografia batean, Tony Halme ordez, Tarja Halonenek armairuan dauden finlandiar politikariak salatu zituen, besteak beren eskubideen alde borrokan dauden bitartean, hauek ezkutuan jarraitzen dutelako [19].
Kritikak
Halonenek zerbitzariak eta Alderdi Sozial-Demokratako kide batzuk gogor hartu eta iraindu egiten dituelako zurrumurrua dago, dena den, gaur egun arte, tratu txarrak salatu dituztenek ez dute ezer frogatzea lortu [20].
Gogor kritikatu izan dute Koalizio Nazionaleko kideek NATOren aurka eginiko adierazpenengatik. Gainera, kargu ofizialak izendatzeko irizpidea kutunkeria edo faboritismoa izan dela salatu izan diote [21].