Stella Corvalán Vega (Talca, Txile, 1913ko azaroaren 25a – Santiago, Txile, 1994) Txileko idazlea izan zen, eta poesia landu zuen batez ere, surrealismotik hurbil zegoen jarrera estetiko bati atxikita. Besteak beste, María Elvira Piwonka, Mila Oyarzún eta Homero Arceren ondoan sartu zuten 38ko Belaunalditik gertuko idazle taldean.[1][2][3][4] 1951 eta 1953 artean Madrileko "Versos con Faldas" emakume poeten tertuliako kideetako bat izan zen.[5]
Bizitza
Talcako La Merced auzoan hazi zen, bigarren hezkuntza Talcako Lizeo Fiskalean (gero Nesken Lizeoa) bukatu zuen eta goikoa Santiagon, Txileko Unibertsitateko Zuzenbide Eskolan.
Idazle ibilbidea
Urte asko eman zituen atzerrian bizitzen; Latinoamerikako eta Europako hainbat herrialdetan argitaratu eta aintzatetsi zuten, ospe handiko intelektualek prologatua, hala nola Francis de Miomandre, Pio Baroja eta Giovanni Papini, Agnes van den Brandeler neerlanderrak ilustratua (Sinfonía del viento, Sinfomía de la angustia, La luna rota) eta Juana de Ibarbourou uruguaitarra bezalako idazleek omendu zuten A Stella Corvalán izenburuko poeman.
1951 eta 1953 artean Madrilen izandako Versos con faldas emakumezkoen literatur tertulian noizbait parte hartu zuen poeta taldean sartzen da. Talcako Udalak, 2004tik aurrera, Stella Corvalán saria ematen du urtero —ipuina eta poesia tartekatuz—.[6][7]
2022ko irailaren 26an, argitaratu gabeko hainbat idazki, marrazki eta argazki aurkitu zituzten lurperatuta La Floridako komunako eskola baten lurretan, Txileko Santiagon. Talcako Unibertsitateko Ondarea Dokumentatzeko Zentroak aztertu eta kontserbatzeko ardura hartu zuen.[8]
Poema-bildumak
- Sombra en el aire, Ateneo, Buenos Aires, 1940
- Palabras, Imp. Universitaria, Santiago, 1943
- Rostros del mar, Imp. Gaceta Comercial, Montevideo, 1947
- Alma, Imo. Diana, Valencia, 1948
- Geografía azul, Escuela Nacional de Artes Gráficas, Santiago, 1948
- Amphion, Imp. Gaceta Comercial, Montevideo 1949
- Responso de mi sangre, Artes Gráficas, Santiago, 1950
- Sinfonía del viento, Pío Baroja hitzaurrearekin eta Agnes van den Brandelerren ilustrazioekin (50 lamina; ed. Ínsula, Madril, 1951
- Carnet de horizontes, Madril 1953
- Memoria vegetal, Madril 1954
- Sinfonía de la angustia, con ilustraciones de Agnes van den BrandelerrenAgnes van den Brandelerren ilustrazioekin; Imprenta Talleres Gráfico Minerva, Madrid, 1955
- La luna rota. Memorias de mi infancia, Agnes van den Brandelerren ilustrazioekin; Imprenta Talleres Gráfico Minerva, Madrid, 1957
- Humanidad, Madrid 1957
- 10 obras, Gráficas Sánchez, 1958. Poema bilduma hauEXek OSatzen dute: Sombra en el aire; Palabras; Rostros del mar; Alma; Geografía azul; Amphion; Responso de mi sangre; Carnet de horizontes; Memoria vegetal; Humanidad
- Nocuentos, ed. Librería Huemul, Buenos Aires, 1967
Sariak eta aintzatespenak
- 2004an Talcako Udalak bere izeneko Stella Corvalán saria ematen du hasi zen urtero.[6][7]
Erreferentziak
Kanpo estekak