Emilia Pintxeira Oyarzun, ezagunagoa Mila Oyarzún izenez (Concepción, Txile, 1912 - Santiago, Txile, 1982ko urriaren 9a) txiletar idazlea, poeta eta giza eskubideen aldeko ekintzailea izan zen, batez ere poesia eta eleberri generoak landu zituena.[1][2]1955ean sortu zen Fuego de Poesía Taldeko kide izan zen eta bertan zuzendaritza-kargu bat bete zuen hainbat idazlerekin batera, besteak beste, José Miguel Vicuña, María Silva Ossa, Carlos René Correa, Eliana Navarro, Francisca Ossandón eta Chela Reyes.[3]
Ibilbidea
Hainbat alditan Idazleen Elkarteko, PEN Clubeko eta Txileko Idazleen Elkarteko zuzendari eta idazkaria izan zen, azken hau hiru alditan jarraian,gainera. “Grupo Fuego” taldeko idazkari nagusia izan zen (1957). Hitzaldiak eta errezitaldiak eman zituen Argentinako Idazleen Elkartean, Buenos Airesko Enbaxadaren eta Argentinako eta Txileko Kultur Institutuaren babesarekin.[3]
1960an Amanda Labarcarekin batera Txileko PEN klubeko ordezkari gisa joan zen erakunde horren Munduko Kongresura, Rió de Janeiron. Parisen izan zen Munduko Katalogazio Biltzarrean, Europan barrena. Katalogazio burua izan zen Txileko Unibertsitateko Liburutegi Nagusian. Aldizka, epaimahaikide izatera deitu zuten, poesiako sari ofizialak bereizteko.[3]
Idazle
Argitaratu zuen lehen literatur lanetako bat Esquinas del viento poema-liburua izan zen,[4] Nascimento argitaletxearen bidez (1941), Santiagoko Udalaren Poesia Saria jaso zuena. 1950eko hamarkada amaierako Txileko «poesia berria» deitutakoaren barruan kokatzen da María Monvel, Chela Reyes, Sylvia Moore, Gladys Thein, María Elvira Piwonka eta Irma Astorgarekin batera.
Txileko giza eskubideen defentsaren esparruan, 1978an Giza Eskubideen Txileko Batzordearen sortzaileetako bat izan zen, Clotario Blest sindikalistarekin eta Maximo Pacheco eta Jaime Castillo Velasco abokatuekin batera.
Lanak
- Esquinas del viento (Santiago: Nascimento, 1941).
- Estancias de soledad (Santiago: Ed. Tegualda, 1946).
- Cartas a una sombra (novela, Santiago: 1944).
- Pausado cielo (Santiago: Acanto, 1954).
- Mediodía (Santiago: Ed. Universitaria, 1958).
Erreferentziak
Kanpo estekak