Simone de Saint-Exupéry, sortzez Gabrielle Charlotte Marie Simonne de Saint-Exupéry (Lyon, 1898ko urtarrilaren 26a - Saint-Raphaël, Var, 1978ko ekainaren 14a), Indotxinan karrera egin zuen letretako emakume frantziar txartista eta historialaria izan zen.[1][2]
Bere bizitza
Simone de Saint-Exupéryren gurasoak Martin Louis Marie Jean de Saint Exupéry bizkondearen (1863-1904), ogibiderik gabea bera, eta Andrée Marie Louise Boyer de Fonscolombe kondesa ziren. Anaia, berriz, Antoine de Saint-Exupéry (1900-1944) hegazkinlari eta idazlea zuen, zeinak "Monot" deitzen zion,[3][4] eta ahizpa Marie-Madeleine de Saint-Exupéry (1897-1926), idazlea bera ere.
1922an sartu zen Karta Eskolan, eta, 1928an, Histoire de l'abbaye bénédictine d'Ambronay, des origines à la Révolution izeneko tesia defendatu zuen. Lyonen kontserbadore-laguntzaile izan ondoren, 1933an, Saigonen izendatu zuten; txartista gisa hogeita bost urtez aritu zen Hanoi eta Saigonen, eta, gero, Loira Garaiko departamendu-artxiboetako zuzendari gisa (1955-1958).
Anaiari buruzko artikulu batzuk idatzi zituen, eta, hura bezalaxe, literaturak liluratzen zuenez, bere haurtzaroari buruzko kontakizun bat ere idatzi zuen, poesia delikatu batekin: Cinq enfants dans un parc (Bost haur parke batean).
Bere idatziak
- Météores, 1943.
- Paul Boudet 1889-1948, 1948.
- «Vacances de Pâques», Résonances, 1956ko apirilaren 15a.
- «Un épisode peu connu de l'Histoire du Velay: Monseigneur de Maupas, Évêque du Puy et le Comte de Vallon Fléau du Languedoc», Le Bulletin Historique de la Société académique du Puy-en-Velay et de la Haute-Loire, 1962.
- Les archives du maréchal Ney et de sa famille conservées aux Archives nationales, 1962.
- Saint-Exupéry, 1968. Argitalpen kolektiboa.
- «La Patrie de l’enfance», Icare, 98. zk., 1974ko uda-udazkena.
- Cinq enfants dans un parc, édition d'Alban Cerisier, Gallimard, 2000.
Erreferentziak
Kanpo estekak