Frantziar Indotxina

Indotxinar Batasuna
Union Indochinoise (1887 - 1946)
Federation Indochinoise (1946 - 1954)
1887 – 1954
Kolonia
Frantziar Indotxinako bandera

[[Fitxategi:{{{armarria}}}|88x88px|Frantziar Indotxinako armarria]]

Hedapena
Geografia
HiriburuaSaigon (1887-1902)
Hanoi (1902-1954)
Ekonomia
DiruaIndotxinar Batasunako piastra
Kultura
Hizkuntza(k)frantses; vietnamera, khemerera, laosera.
Historia
Aurrekoak
Annam
Kotxintxina
Kanbodiako Frantziar Protektoratua
Luang Prabangko Erresuma
Fitxategi:Flag of Vietnam (1802-78).gifVietnamgo Inperioa
Siam
Ondorengoak
Ipar Vietnam
Hego Vietnam
Laosko Erresuma
Kanbodiako Erresuma

Frantziar Indotxina (frantsesez: Indochine française; vietnameraz: Đông Dương thuộc Pháp; khmereraz: សហភាពឥណ្ឌូចិន; laoseraz: ຝຣັ່ງແຫຼັມອິນດູຈີນ) 1888. urtetik aurrera Indotxinako kolonia frantsesei eman zitzaien izena izan zen. Kotxintxina, Kanbodia, Annam, Tonkin eta Laos ziren Frantziako Indotxina osatzen zuten koloniak. Bigarren Mundu Gerran (1941) japoniarrek menderatu zuten frantsesen lurraldea. Haiek alde egin zutenean, burujabetzaren aldeko gerrek 1950 arte iraun zuten. Urte horretan Indotxinako Federazioa eratu zen, Vietnam, Laos eta Kanbodia elkarturik.

Indotxinako Gerra

Sakontzeko, irakurri: «Indotxinako Gerra»

1946-1954 bitartean Frantziaren eta Vietminhen artean gertatu zen gerra. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrak Frantziako Indotxinan sartu ziren (1941). Ho Chi Minhek, Indotxinako alderdi komunistaren buruzagiak, Vietminh alderdia sortu zuen, kanpoko gudarosteei aurre egiteko eta independentzia lortzeko. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Vietminhek hartu zuen aginpidea eta Vietnamgo errepublika sortu zuen. Frantziak bere aldetik ez zuen bere inperio koloniala galdu nahi eta L’Union française (Frantziako elkartasuna) eratu zuen, horrela beste izen batez koloniak mantentzeko. Frantses gobernuak lurralde horri erreinu independente modura eutsi nahi zion, baina Frantziako elkartasunaren barruan. 1948 urtean frantses armada berriro Indotxinan sartu zen, Haiphong hiria bonbardatu ondoren (1948). Vietminhen barruan komunistak, burgesak eta abertzaleak elkartu ziren, fronte bakar eta indartsu batean Frantziaren kontra. Vietminh-go armadak, Giap jeneralak zuzenduta, Cao Bangeko gudua irabazi zuen (1950), baina gero frantsesek kontraeraso batez lurralde osoa berriro menderatu zuten. Azkenean Giap jeneralak Diên Biên Phu inguratu zituen frantsesak, eta Frantziako gudarostea errenditu egin zen (1954). Genevako bake itunean, Indotxina bi estatuetan banatua gelditu zen: Vietnamgo errepublika demokratikoa iparraldean eta Vietnamgo errepublika hegoaldean.

Erreferentziak

Kanpo estekak