1408an, Ming dinastiako gudaroste txinatarrek Vietnam inbaditu zuten eta handik 10 urtera Le Loi-k askatu zuen, "Le" dinastia vietnamdarraren fundatzaileak, hiriburuari Đông Kinh izena emanez (europarrek Tonkin zeritzena). 1831n Nguyen dinastia vietnamdarrak gaur egungo Hà Nội ezarri zuen izen ofizialtzat.
1873an frantsesek hiria okupatu zuten eta 1887ra arte Indotxinako hiriburu izan zen. 1940an, Bigarren Mundu Gerra garaian, japoniarren eskutik okupatua izan zen eta 1945ean askatua. 1946tik1954ra frantsesen eta Viet Minh-en indarren arteko borroken eszenatokia izan zen. Vietnamgo gerran Ipar Vietnamgo hiriburua izan zen eta zenbaitetan bonbardatua izan zen.
Vietnamgo gune politiko eta ekonomikoa izanik, aireportu bat eta errepide, tren eta zubi sarea ditu, zeinak gerren eta herrialdeko depresio ekonomikoaren eraginez egoera nahiko kaskarrean dauden.
Ondasun nabarmenak
Van Mieu (Literaturaren tenplua, frantsesek "Pagode des Corbeaux" zeritzena (Beleen Pagoda))
Chua Môt Côt (Pilare bakarreko pagoda)
Quan Thanh-en Tenplua (frantsesek "Buda Handiaren Pagoda" zeritzena)
Historiaren Museoa.
Arte Ederren Museoa.
Museo Etnologikoa.
Banderaren Dorrea.
Albert-Sarraut institutu zaharra.
Laku Txikia (Hoan Kiem, Berrezarritako Ezpataren Lakua)
San Jose Katedrala (Nha Tho vietnameraz)
Trang-Tien kalea.
Long Bien zubia (bonbardaketa guztiei eutsi diena)
Sofitel Métropole Hotela (1905ean eraikia eta 1995ean berriztatua, hiriko historian garrantzitsua dena)