SiluriformesOsteiktieenklasekoarrainordena da. Ordena horretako arrainen ezaugarririk berezienak ezkatarik ez izatea, azal lodi likatsua edo hezurrezko xaflaz estalia izatea, eta ahoaren inguruan bizar-itxurako hainbat gingil luze izatea dira. Isatsa homozerkoa da. Tropiko aldeko eta inguruetako eskualdeetan bizi dira. 24 bat familia (besteak beste, iktaluridoak, siluridoak, kobitidoak) eta 2.500 arrain-espezie inguru biltzen dira Siluriformes ordenan.