Itxi zuten Acuivasek Aginagan zuen aingira haztegia. Culmanorrek ere utzi zion Igeldonerreboiloak ekoizteari. Geldirik dago Getariako Orroako planta. Akuikultura sektorea inoiz ez da esanguratsua izan Euskal Herrian, baina XXI. mendean itxiz joan dira martxan jarritako enpresa bakanak. Mundu osoan akuikulturaren bidez 600 espezie ekoizten badira ere, honakoa da Euskal Herriko eskaintza: amuarrain haztegi komertzial bat dago Leitzan, eta beste bat Kanpezun, eta ekoizle txiki batzuk ere aritzen dira jarduera horretan; kopuru txikitan gaizkatak hazten ditu Per Sé enpresak Esan, kabiarra egiteko; eta Bokalenmihi arraina egiten da. Hondarribiantilapia planta bat du Ner Breen enpresak.[1]