Basoaren ikuspegia
Shirakami-Sanchi (japonieraz: 白神山地?, "jainko zuriaren eskualde menditsua") Honshun, Japoniako Akita eta Aomori prefekturen artean, dagoen basoa da.
Bertan irauten dute Japonia osoko baso epelen aztarnek eta baita asiar hartz beltzak (ursus thibetanus) ere. Bere 1.300 km²-ko azaleran punturik garaiena 1.243 metroko Mukai-shirakami mendia da.
Bere ezaugarri naturalak zirela eta, UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.