Shadow of the Vampire (euskaraz Banpiroaren Itzala) 2000ko E. Elias Merhige estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzezko eta beldurrezko film bat da. John Malkovich, Willem Dafoe, Cary Elwes, John Aden Gillet, Eddie Izzard, Udo Kier, Catherine McCormack eta Ronan Vibert aktoreek antzeztu zuten.
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Willen Dafoe).
Film hau 1922ko Nosferatu - Izuikarazko Sinfonia beldurrezko film mutu ospetsuaren filmaketa eta bere inguruko zurrumurru edo hiri kondairetan oinarritua dago. Hiri kondaiara horren arabera, film honetako protagonista nagusia eta Nosferatu banpiroa antzezten zuen Max Schreck (Willem Dafoek antzeztua) alemaniar aktorea benetazko banpiroa omen zen, eta antzeztu baino bere burua zen bezalakoa agertarazi besterik ez omen zuen egin. Noski, nahiz eta filma estreinatu zenetik denbora ugari igaro eta gaur egun arte iritsi den esamesa izan, ikerlari eta zinemazaleek gezur hutsa den esamesa dela maiz frogatu izan dute, izan ere, Max Schreck film hau burutu aurretik antzerkigintzan antzezlan ugari antzeztuz ibilbide oparoa eta luzea zuen aktorea dela aski egiaztatua dago, eta film hau antzeztu ondoren ere beste hainbat film ugaritan antzeztu izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1921, F.W. Murnau (John Malkovich) zuzendaria Ekialdeko Europan Nosferatu filmatzen ari da. Zuzendariak ordurarte inoiz ikus den film errealistena burutzeko asmoa du, horretarako filmaketan buru-belarri sartu eta xehetasun guztiak kontrolpean edukiko ditu.
Bestalde, Max Schreck (Willem Dafoe) aktore nagusiaren portaera bitxiarekin guztiz harriturik dauden filmaketa teknikari eta gainotzeko aktore taldea lasaitze aldera, Schreck aktore belaunaldi berriko onena dela aipatuko die: alegia, bere lanbide oso serio eta irmo hartu eta antzezten duen pertsonaian sakonki barreiatzen den metododun aktorea dela, aktoreen maisu den Stanislavsky berak irakatsia.
Schereckek Murnauk burutan duen eta hainbesteko irrikiz desio duen antzezpena burutzen badu, Murnauk sari bezala, filmaketa amaitzean, filmeko izar nagusia den Greta (Catherine McCormack) emakumezko aktore ederraren lepo goxoa trukean eskeiniko diola hitzeman dio.
Aktoreak
Kanpo estekak