Scott David Burrell (New Haven, 1971ko urtarrilaren 12a -) Estatu Batuetako saskibaloi eta beisbol jokalari ohia da.
Ibilbidea
Burrell bi kirol-liga profesional ezberdinetako (NBA eta MLB) draftetan lehenengo errondan aukeratutako lehendabiziko kirolaria izan zen. Institutuan zegoela, Seattle Marinersek aukeratu zuten beisbolean aritzeko[1].
Hala ere, Burrellek unibertsitatera joatea aukeratu eta "University of Miami" eta "University of Connecticut"en taldeetan izan zen[2]. NCAA lehiaketan emaitzak ezin hobeak lortu zituen[3].
1993an Charlotte Hornetsek aukeratu zuten draftean. Charlotten ez ezik Golden State Warriors, New Jersey Nets eta Chicago Bulls taldeetan ere izan zen[4]. Bullsen, NBA irabazi zuen 1998an. Gero, AEB utzi eta Txina, Filipinak, Japonia eta Euskal Herrian aritu zuen.
Egun entrenatzaile laguntzailea da jaioterriko "Quinnipiac University"n[5].
Taldeak
Erreferentziak